Astelehenean hasiko dira 19 gazte udalekuetan

Z.V.M. 2004ko uzt. 8a, 13:01
Uztailaren 12an, astelehena, emango diote Gatzagan hasiera aurtengo udalekuei. Bi aste iraungo dute, eta arratsaldero elkartuko dira.

Astelehenean, uztailak 12, arratsaldean emango diete Leintz Gatzagako gaztetxoek hasiera aurtengo udalekuei. Bi astean zehar arratsaldero elkartuko dira 16:00etatik 19:00etara, askotariko ekintzak aurrera eramateko.

Hemeretzi lagunek hartuko dute parte aurten beraientzat antolatutako ekimenetan. Bi begirale izango dituzte: Ainara Olabarrieta eta Balen Valor.

Denbora tarte horretan, besteak beste, herri-kirol, ur-jolas eta karaokean parte hartzeko aukera izango dute herriko gaztetxoek.

Gatzagaren abantailak

Gatzaga aukera ugari eskaintzen duen herria da, inguru lasaiak eta jolasteko aukera eskaintzen dutenak ditu. Gainera, autoa hartu beharrik ere ez dago.

Hala ere, bi aste horietan Gatzagatik kanpo irteeraren bat edo beste egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak