San Martin ermitan erromeria

Z.V.M. 2004ko uzt. 1a, 12:47
San Martin ermitara gerturatuko dira gatzagarrak uztaileko lehenengo domekan, eta erromeria egingo dute.

Datorren domekan, uztailaren 4an, Gatzagako San Martin ermitaren eguna ospatuko dute herritarrek.

12:00etan etxafuegoak botata hasiko dute ospakizuna. Ondoren, meza esango dute ermitan bertan, eta jarraian, luntxa izango dute dastagai hara gerturatzen direnek.

Bestalde, jolasteko aukera ere izango dute San Martin ermitara gerturatzen direnek. Izan ere, doke partida antolatu dute domekarako.

Azkenik, musika apur baten laguntzarekin, erromeria egingo dutela adierazi dute antolatzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak