Uztailaren 5ean egingo dute Gurelekoek bilera

Z.V.M. 2004ko eka. 25a, 15:45
Gatzagako guraso elkarteak, Gurelek, ekainaren 28an bilera egiteko asmoa zuen. Hala ere, azken uneko eragozpen batzuk izan direla eta, uztailaren 5ean egitea erabaki dute.

Uztailaren 5erako Gurelek antolatutako bileran, datorren hileko 12tik 23ra Gatzagan egingo diren udalekuei buruz arituko dira eta hainbat kontu planifikatuko dituzte.

Nahiz eta Gatzagan egingo diren udalekuak, zenbait irteera egiteko asmotan dabiltzala adierazi dute guraso elkartetik. Argibide gehiago emango dituzte uztailaren 5eko bileran.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak