Osoko bilkura atzeratuta

Z.V.M. 2004ko api. 29a, 13:31
Atzeratu egin da hilabete honetako osoko bilkura. Datorren hilean egingo dutela jakinarazi du Udalak.

Hileko azken eguenetan osoko bilkura egiteko ohitura dute Gatzagako udaletxean. Hala ere, hainbat arrazoi direla medio, hilabete honetan, apirilaren 28an egin beharrekoa atzeratu egin dute.

Udaletxeko langileek adierazi digutenez, bilkurak ez dira derrigorrez egun horietan egin behar, eta horregatik erabaki dute datorren hilerako uztea. Oraindik ez dute datarik zehaztu eta landuko den gai-zerrenda ere finkatu gabe dago oraindik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak