Aurreko eguenean, hilak 25, osoko bilkura egin zuten Gatzagako udaletxean. Bertan, hainbat gai jorratu zituzten.
Ekimen kulturalak antolatzea zen egueneko bilkuran jorratu gura zuten gai bat. Hala ere, osoko bilkurara herritar gehiago hurbilduko zela uste zuten udal ordezkariek, herriko ekintzak antolatzeko euren laguntza ezinbestekotzat jotzen dute-eta.
Horregatik, datorren apirilaren 6rako beste batzar baterako dei egiten die herritarrei zinegotziak. Batez ere gazteak joatea nahi dute. 18:30ean izango da hitzordua udaletxean. Bertan, herriko jaiak antolatuko dituzte, besteak beste. Rock kontzerturen bat-edo antolatu gura dute irailerako.
Andramaixak irailaren 8an dira, eguaztena. Horregatik, aurreko asteburura edo ondorengora igaro gura dituzte ekintzak.