Atzeratu egin dute aurkezpena Dorletako Ama txirrindulari eskolako taldeena

Gorka Etxabe 2004ko ots. 27a, 14:49
Zapatuan aurkeztu behar zituzten txirrindulari taldeak Leintz Gatzagan. Goizeko 10:30ean lore eskaintza egin behar zuten Dorletako Santutegian, eta eguerdian taldeak aurkeztu behar zituzten Leintz Gatzagan. Ekaitzaren ondorioz, atzeratu egin dute aurkezpena.

Elurtearen ondorioz zenbait ekitaldi bertan behera utzi dituzte Debagoienean. Besteak beste, bihar, bertan, aurkeztu behar zituzten Dorletako Ama Txirrindulari eskolako taldeak, baina erabaki dute aurkezpenik ez egitea.

Leintz Gatzagan egin behar zuten aurkezpena goizeko 10:30tik aurrera, baina datorren astera arte ez dute egingo. Lehenik eta behin, lore eskaintza egiteko asmoa zuten Dorletako Santutegian, eta eguerdian taldeak aurkeztu behar zituzten Leintz Gatzagako plazan.

Bi ekitaldi horiek bertan behera uztea erabaki dute Dorletako Ama txirrindulari eskolako arduradunek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak