Istripu ikusgarria Gatzagako errepidean

Aintzane Gardoki 2003ko abe. 2a, 11:52
Istripu ikusgarria gertatu zen Gatzagan. Gasteizetik Arrasaterako norabidean zihoan Renault Clio auto bat errepidetik irten eta herriko zelai batera jausi zen.

Hiru gazte zihoazen auto barruan. Arrasateko norabidean zihoazela autoaren kontrola galdu eta bihurgune baten errepidetik irten zuen autoak.

Bidetik zelaira

Goitik beheraino hainbat txatxilipurdi egin ondoren zelai baten gelditu zen autoa. Hiru gazteek ez zuten zauri larririk jasan. Ertzaintzaren bi auto segituan heldu ziren Gatzagara eta datuak jaso zizkieten gazteei.Lanak izango dituzte autoa zelaitik ateratzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak