Buztinzale elkartean hasi-berrientzako tailerra egin dute

  Kultura  Bergara

Zeramikaren oinarrizko teknikak erakutsi dizkiete elkarteko kideek zortzi zapatutan egoitzara hurbildu diren zale berriei.

»» Ikusi argazki guztiak (17)

Emaitzak erakusten duena baino gehiago sufritu du UDAk

  Kirola  Aretxabaleta

Aretxabaleta-UDAk asko sufritutako garaipena lortu du Gora Bilbao RedBlue taldearen aurka. Partidu lehiatua izan da eta bilbotarrek maila ona eskaini dute. Azken minutuetan atezain-jokalariarekin hasi dira kanpotarrak, 2-1 galtzen ari zirela, eta aretxabaletarrek hori ondo baliatu dute, beste hiru gol egin eta partidua erabakita uzteko.

»» Ikusi argazki guztiak (14)

Elgetako gazteak artisautza munduan murgilduta

 Elgeta

Herriko hiru artisauk egiten dutena erakutsi diete gaur Elgetako gazteei, herriko gaztelekuan. Igor Hercek burdina lantzen erakutsi die, Pili Arinekin eskumuturrekoak egiten ikasi dute eta Lorena Ibeasekin, berriz, diademak egin dituzte. Gaztelekuko Nerea Villaren esanetan 18 gaztetxo gerturatu dira eta "oso pozik ibili dira. Gauza interesgarri asko egiten ikasi dute". Artisauak ere gustura egon direla esan du.

»» Ikusi argazki guztiak (23)

Arrasate Musikaleko txistularien kontzertua elizpean egin dute gaur

  Kultura  Arrasate

Euskaraz Bizi eguna dela eta, lekuz aldatu da aurtengoan Arrasate Musikaleko txistularien kontzertua, eta elizpean egin dute. "Kontuan edukita herrian zeuden ekintzak, kontzertuaren harrera ona izan dela uste dut, normalean baino jende gehixeago egon dela esango nuke. Beraz, gustura gaude", adierazi du Lander Diaz de Gereñu txistulariak.

»» Ikusi argazki guztiak (14)

Autobus bat su hartuta Arrasaten

 Arrasate

Autobus batek su hartu du AP-1 autobidean, Arrasaten, Epeleko ordainlekutik gertu, Bergaratik Arrasaterako noranzkoan. Motorrak hartu du sua, atzeko aldean.

»» Ikusi argazki guztiak (13)

Txirrindulari kadeteen lehen lasterketak Beasainen eta Zarautzen

  Kirola  Debagoiena

Txirrindulari denboraldia hasi dute eta lehen lasterketak jokatu dituzte Dorletako Ama txirrindulari eskolako ziklista kadeteek. Beasainen (35. Usurbe proba) eta Zarautzen (27. Zarauztarra Saria) izan dira joan den aste bukaeran.

»» Ikusi argazki guztiak (9)

Denboraldia Mendaron hasi dute txirrindulari gaztetxoek

  Kirola  Debagoiena

Hasi dute lasterketa denboraldia txirrindulari gazteek eta joan den asteburuan Mendaron izan ziren nor baino nor gehiago benjaminak, alebinak eta infantilak.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Kepa Junkera & Sorginak Amaia antzokian zuzenean

  Kultura  Arrasate

Korrika Kulturalaren barnean egindako ekitaldien artean, Kepa Junkera eta Sorginaken ikuskizuna izan zen Amaia Antzokian. Maletak izeneko ikuskizun honetarako, hainbat lagunez inguratu da musikaria, tartean hainbat debagoiendar ere.

»» Ikusi argazki guztiak (59)

Oñatiko 26. duatloia

  Kirola  Debagoiena  Oñati

Atletek egin duten esfortzuaren erakusgarri argazkiak.

»» Ikusi argazki guztiak (199)

30en bat lagun elkartu dira Leintz Gatzagan zuhaitzak landatzeko

  Ingurumena  Leintz Gatzaga

Eguraldi txarraren beldurrik ez eta, ume eta heldu, gogotsu elkartu dira zuhaitzak landatzeko. San Juanzar baserri inguruan gaztaina-ondoak eta arteak landatu dituzte.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Liderraren aurka galdu du Ointxek

  Kirola  Arrasate

EBAko liderraren aurkako partidua zaila izango zela bazekiten Josu Larreategiren mutilek. Eta atzokoan, ezin izan zioten aurre hartu Cantabria taldeari. Ia 30 puntuko aldearekin galdu zuen Ointxek etxean (57-86).

»» Ikusi argazki guztiak (10)

Finalista eguna ospatu dute 188 mendizaleek

 Elgeta

Euskal Mendizale Federazioak Elgetako Udalarekin elkarlanean antolatua, Euskal Herriko iraupen luzeko ibilaldien zirkuitua egin du gaur. 25 kilometroko mendi ibilbidea egin dute 188 parte hartzaileek.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Zumarrak landatu dituzte Iturrigorrin

 Oñati

Zuhaitz eguna ospatu dute oñatiarrek goizean. Giro euritsua egin duen arren, Iturrigorrira joan dira eta zumarrak landatu dituzte.

»» Ikusi argazki guztiak (17)

Bigarrenez egin dute Aresko martxa

 Aretxabaleta  Eskoriatza

Goizean egin dute Aresko martxa. Iaz baino jende gehiagok parte hartu du gainera; 400 lagun inguruk.

»» Ikusi argazki guztiak (25)

Gimnasia erritmikoko eskolarteko txapelketa jokatu da goizean

  Kirola  Aretxabaleta  Debagoiena

Goizean jokatu da Gipuzkoako gimnasia erritmikoko eskolarteko txapelketa. Ordezkari debagoiendarrak ere parte hartu dute Aretxabaletako Ibarra kiroldegian jokatu den txapelketan.

»» Ikusi argazki guztiak (28)

Karateka gaztetxoek shotokan txapelketa dotorea jokatu dute

  Kirola  Oñati

Aurre-benjaminak, benjaminak, alebinak eta infantilak elkartu ziren atzo, Oñatiko Zubikoa kiroldegian kata modalitateko txapelketa jokatzeko. Lan bikaina egin zuten gaztetxoek eta horiek gertutik jarraitu zituzten elkartutakoek.

»» Ikusi argazki guztiak (46)

Aldarrikapena eta festa Olatu Morea lasterketan

 Antzuola

Arratsaldean antzuolar gazte eta helduek Olatu Morea lasterketan parte hartu dute gizonezko eta emakumezkoen berdintasuna aldarrikatzeko. Udaletxeko balkoitik bosgarren mailako ikasleek egindako bertsoak borobildu du ekitaldia.

»» Ikusi argazki guztiak (32)

Gaztetxea eskatu dute Aretxabaletan 'Hazi daitezen ametsak!' leloarekin

 Aretxabaleta

Herriko Plazatik abiatu eta Azbe lantegiaren eraikineraino joan dira hainbat gazte kalejiran Hazi daitezen ametsak! leloa aldarrikatuz. Gaztetxea eskatu dute Aretxabaletan, jai giroan.

»» Ikusi argazki guztiak (14)

Jatekoa, edatekoa eta beste hainbat aukera emakumea protagonista den azokan

 Arrasate

Azoka berezia da Seber Altube plazan gaur dagoena, 60 postu daude bertan eta guztiak dira emakume artista eta baserritarrek jarritakoak. Besteak beste baserritarren produktuak, edatekoa, arropak zein artelanak daude salgai eta eguraldiak lagunduta herritar asko ari da bertara hurbiltzen.

»» Ikusi argazki guztiak (17)