Neguko outlet-a egin du Txanda elkarteak

 Oñati

Udazken eta neguko produktuak deskontuekin saldu dituzte Txandako 20 komertziok baino gehiagok. Herritar askok aprobetxatu dituzte beherapen horiek.

»» Ikusi argazki guztiak (24)

Aretxarteko Ixadebalde azoka

 Aretxabaleta

»» Ikusi argazki guztiak (20)

Mendizabalek eta Rezustak, biek irabazi dute

  Kirola  Antzuola  Bergara  Debagoiena

Bergarako Udal Pilotalekuko profesionalen jaialdiko lehen partiduan Gorka-Cecilio eta Mendizabal III-Erostarbe bikoteak aritu dira aurrez aurre. Bigarrenean, Irribarria-Rezusta eta Urrutikoetxea-Imaz.

»» Ikusi argazki guztiak (15)

Herritar asko egon dira emakume artisten erakusketaren irekieran

  Kultura  Arrasate

Arrasateko hamaika emakume artistak egindako lanak ikusgai egongo dira Kulturaten gaurtik martxoaren 31 arte. Herritar askok lehen egunean ikusi gura izan dituzte.

»» Ikusi argazki guztiak (18)

Landatxopeko erretiratuek mozorro festa egin dute

 Antzuola

Giro ederra izan zuten Landatxopen martitzenean. "66 lagun  batu ginen eta horietatik 15 bat lagun mozorrotu. Oso giro ona izan genuen eta umorea izan zen nagusi", kontatu du Jesus Muruamendiaraz elkarteko presidenteak.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Aratusteetako argazki lehiaketaren lekukoa

 Antzuola  Aramaio  Aretxabaleta  Arrasate  Bergara  Elgeta  Eskoriatza  Leintz Gatzaga  Oñati

Otsailaren 24tik 28ra bitartean martxan jarri dugun Aratusteetako argazki lehiaketarako jaso ditugun argazki guztiak hemen ikusgai. Zozketaren irabazlea, gaur, eguaztena, Hemen Debagoiena saioan emango da jakitera. Irabazleak Baskonia ikusteko bi sarrera lortuko ditu.

»» Ikusi argazki guztiak (43)

Pailazoek girotuta agur Aratusteei

 Oñati

Eguraldia lagun ez eta aterpean elkartu ziren Oñatiko neska-mutikoak Kiki, Koko eta Moko pailazoekin pasatzeko arratsaldea. Txorimaloek ere ez zuten hutsik egin eta guztien artean jai giroan agurtu zituzten Aratusteak.

»» Ikusi argazki guztiak (35)

Eguraldi narrasari aurpegi ona jarrita dantzan

 Bergara

Batukada doinuekin kalejira eginda eta Gauargi DJ taldearekin dantzan jardunda agurtu zituzten Aratusteak Bergaran, atzo iluntzean.

»» Ikusi argazki guztiak (21)

Eskolako aterpean egin dute dantzan San Martin Agirre Herri Eskolakoek

 Bergara

Euriaren erruz ezin izan dute kalera irten, baina giro bikaina sortu dute eskolan bertan. Mozorro koloretsuak jantzita dotore egin dute dantzan gurasoen eta lagunen aurrean.

»» Ikusi argazki guztiak (18)

Mozorro eta koreografia bikainekin bete dute gaztetxoek frontoia

 Eskoriatza

Joseba Iñurrategi pilotalekuan Eskoriatzako Almen, Jose Arana eta Luis Ezeiza ikastetxeetakoen jaialdian giro aparta izan da. Dantza bikainak egin dituzte gaztetxoek, eta mozorro ikusgarriak ikusteko aukera izan da.

»» Ikusi argazki guztiak (59)

Euskal jaiak ekarri dituzte Urgainera Aratuste martitzen goizean

 Oñati

Lantzeko inauteriak, San Ferminak, dantzariak, sorginak... Euskal Herriko jaien erakusleihoa izan da Urgain Errekaldeko jolastokia gaur goizean. Ikasleak eta irakasleak dantzan eta senide asko ikusten ibili dira.

»» Ikusi argazki guztiak (15)

Inuitak bailira ibili dira Elkar Hezikoak

 Oñati

Inuitak moduan jantzi, iglua hartu eta kalera atera dira goizean Elkar Hezi ikastetxeko ikasle eta irakasleak. Euria hasi aurretik atera dira, eta desfilea ez ezik dantzak ere egin ahal izan dituzte.

»» Ikusi argazki guztiak (19)

Dantzan ospatu dute ikasleek Aratuste-martitzena

 Aretxabaleta

Eguraldiak ez die lagun egin ikasleei Aratuste-martitzenean, baina jai giroak ez du behera egin eta Ibarra kiroldegia bete da lamiekin, Santa Ageda neska-mutilekin, sorginekin eta beste hainbesterekin.

»» Ikusi argazki guztiak (41)

Luzaideko dantzak kalerik kale Oñatin

 Oñati

Oñatz taldeko dantzariek Luzaideko aratusteetako giroa ekarri dute herrira. Hango jantzi tradizionalak soinean, bi orduz ibili dira dantzan.

»» Ikusi argazki guztiak (26)

Mozorro erakustaldia Zurrategin

 Antzuola

Goizeko dantzen eta eguerdiko bazkariaren ostean, gaur, aratuste domekan, mozorro jaia egin dute arratsaldez Zurrategin. Lau taldek hartu dute parte bertan: urpekariak, globo bidaiariak, errugbi jokalariak eta Sanferminetako entzierroa irudikatu dutenak. Azken talde hori izan da irabazlea.

»» Ikusi argazki guztiak (34)

Aratusteak Aretxabaletan

 Aretxabaleta

»» Ikusi argazki guztiak (235)

Aratuste domekako dantzak eta bazkaria

 Antzuola

Jende pilatxoa batu da plazan Oinarin dantza taldekoen emanaldia ikusteko. 40 dantzari inguruk hartu dute parte, eta hartza, hezitzailea eta tximinoa ere inguruan ibili dira. Horren ostean mozorro bazkaria egin dute frontoian.

»» Ikusi argazki guztiak (41)

Udaberriko Txapelketako eta Euskal Ligako partidu bana jokatu dituzte Bergaran

  Kirola  Bergara

Eta bietan Bergarako ordezkariak izan dira nagusi. Udaberri Txapelketan alebin mailako Maddi Berrocalek eta Josu Lazpiurrek 16-14 irabazi dute; eta, Euskal Ligan Ander Muruak eta Markel Gartziak 22-12. Emaitza horrekin, azken horiek, txapelketako finalerdia Bergaran bertan jokatuko dute, hurrengo aste bukaeran.

»» Ikusi argazki guztiak (30)