Kilometroak 07: irudia, mezua eta arropa aurkeztu dituzte

 Bergara

Abenduaren 1ean egin zuten aurkezpena, Bergarako Jam aretoan.

»» Ikusi argazki guztiak (44)

"Preso gaixoak etxera, dispertsioa amaitu" lelopean manifestazio jendetsua egin dute Arrasaten

 Arrasate  Debagoiena

Gaur Arrasaten egindako manifestazioak itxi du mobilizazioz betetako asteburua. Hala, eguerdian jende asko batu da Arrasateko kaleetan, gaixorik dauden presoek etxean egon behar dutela aldarrikatzeko. Manifestazio isiliaren ostean erdiko plazan Josu Uribetxebarriaren heriotza salatu dute, esanez, "Espainiako legedia bete izan balute, eta gaixotasuna antzeman ziotenean tratatzen hasi, gaur ez ginateke hemen egongo". [Informazioa osatzen]. 

»» Ikusi argazki guztiak (43)

'Photocall' Bergara

 Bergara

»» Ikusi argazki guztiak (10)

'Photocall' Oñati

 Oñati

»» Ikusi argazki guztiak (10)

'Photocall' Eskoriatza

 Eskoriatza

»» Ikusi argazki guztiak (10)

'Photocall' Aretxabaleta

 Aramaio

»» Ikusi argazki guztiak (9)

Egin diote azken agurra Gervasio Legorbururi

 Antzuola

Ezin zuen bestela izan. Gervasio Legorburu txistulari antzuolarraren hilotzak hain maitea zuen txistuaren doinuz lagunduta egin du gaur elizarako bidea. Une oso hunkigarriak izan dira. Txistulariek ez ezik, arkulariek ere egin diote elizarako bidea. Elizkizuna bukatuta, Agurra dantzatu diote herriko plazan.

»» Ikusi argazki guztiak (15)

100x100 errelebotako lasterketa, giro ederrean

 Oñati

Duatloi eta triatloi lasterketetan zein baino zein gehiago ibiliko dira atzo Zubikoako igerilekuan batu ziren kirolzale guztiak, baina atzokoa gehiago zen elkarrekin arratsalde pasa polita igarotzeko hitzordua. Eta horretarako, 100x100 errelebotako igeriketa proba aitzakia baino ez zen izan. Oñatikoak, Antxintxikakoak, Trikukoak, Donostialdekoak... Euskal Herriko hainbat taldetako lagunak batu ziren uretan izerdi apur bat egiteko asmoz –modalitate gogorra da errelebotakoa, saio bakoitza topera egiten delako–, eta ondoren meriendatzera joan ziren denak. Otsail hasieran hasiko dute duatloi denboraldia, ordura arte, halakoekin konformatu behar. 

»» Ikusi argazki guztiak (17)