Ikasturtea bukatzeko maila handiko musikarien kontzertua

  Kultura  Aretxabaleta

Leizarra musika eskolako ikasleek aparteko musikariak direla erakutsi zuten Herriko Plazan egindako ikasturte bukaerako jaialdian. Flauta, tronpeta, txistua, pianoa eta beste hainbat instrumentu elkartu ziren oholtza gainean eta kantuan ere egin zuten eskolako gazteenek.

»» Ikusi argazki guztiak (39)

Elosuko Otaba jaiak argazkitan

  Gizartea  Bergara

Bertso afariko eta herri kiroletako argazkiak.

»» Ikusi argazki guztiak (14)

Oñatiko kaleak lepo bete dira beste behin Corpusetako prozesioan

  Kultura  Oñati

Aparteko arazorik gabe egin dute Corpusetako prozesioa Oñatin, tradizio luzeari jarraituz. Hori bai, bero handia egin du. Ibai Gonzalezek bigarren aldiz bete du San Migelen papera. Meza nagusia Joxean Larrañaga parrokoak eman du eta hau bukatzean, prozesioari ekin diote, dantzarien laguntzarekin.

»» Ikusi argazki guztiak (178)

Beroari aurre egin, eta egun osoan erakustaldia eman dute haur dantzariek

  Kultura  Arrasate  Debagoiena

Bero galantari egin behar izan diote aurre Gipuzkoa osotik haur Dantzari Egunera etorri diren 250 neska-mutikoek: "Arratsaldean alardea laburtu egin behar izan dugu egiten zuen beroagatik, baina orokorrean oso ondo joan da eguna. Hobe hau euripean ibiltzea baino", adierazi du Amaia Agirrek.

»» Ikusi argazki guztiak (91)

Egun handiarekin amaitu dute Aste Zapatistaren jaia Eskoriatzan

  Gizartea  Eskoriatza

Aste osoko ekintzen ostean, artisau azoka izan zen lehenik plazan, eta ondoren bazkaria egin zuten Aste Zapatistaren egun handian. Azokan, Mexikoko kremak, lepokoak, pegatinak eta abar zeuden salgai. Bazkarian, berriz, ohikoa izaten da janari mexikarra jatea, baina aurten munduko bazkaria egitea erabaki dute. Hain zuzen ere, Gu Haziak Gara laguntza elkarteko lagun marokoar batzuek prestatu zuten bazkaria eta Chiapasen aldeko beste elkarte batzuen konpainia ere izan zuten.

»» Ikusi argazki guztiak (23)

"Triatloia txikienei zabaltzeko beharra ikusten dugu"

  Kirola  Bergara  Debagoiena

Antxintxikak antolatuta hirugarren urtez egin dute Triatloi Txikia Bergaran. Agorrosingo kirol instalazioak gaztetxoz bete dira –160 lagunetik gora eman dute izena aurten– triatloia zer den bertatik bertara ikusi, eta probatzeko. Eguzkiak ondo estutu die, baina pozik geratu dira egindakoarekin.

»» Ikusi argazki guztiak (107)

Fan Hemendik eguna, argazkitan

  Gizartea  Oñati

»» Ikusi argazki guztiak (56)

Txikitxoenek San Juan festetan murgildu dute herria

  Gizartea  Arrasate

Arrasateko txikienek kaleak girotu dituzte gaur arratsaldean jo duten danborradari esker. Ibilbidea, Biteri plazan hasi da arratsaldeko zazpietan eta ondoren, Herriko plazara abiatu dira; tartean Zerkaostetatik, Garibaitik, Maalatik, Portaloitik eta Erdiko kaletik pasa ostean.





»» Ikusi argazki guztiak (48)

Iraitz Arrospidek irabazi du Oñatiko Herri Lasterketa: "Orain arteko garaipen garrantzitsuena da, ez dut berehalakoan ahaztuko"

  Kirola  Debagoiena  Oñati

Atletismo erakustaldi ederra eman dute Oñatiko Herri Lasterketan batu diren atletek. Iraitz Arrospide irabazleak aitortu du egindako denborak ez direla ikusgarriak izan, baina beroak eragin zuzena izan duela horretan: "Oso parean egon dira indarrak, baina azkenean ikusi da puntu bat gehiago neukala".

»» Ikusi argazki guztiak (55)

"Aldaketa handiko urtea izan da, baina pozik amaitu dugu"

  Kirola  Bergara

Ariznoa Gimnasia Taldeko 100 gimnasta inguruk hartu zuen parte atzo egindako ikasturte amaierako jaiean. Urtean zehar landutako ariketak erakutsi zituzten publiko aurrean, baita txapelketetarako prestatu izan dituztenak ere: "Egun polita da, urteko lana erakusten dugulako etxekoen aurrean".

»» Ikusi argazki guztiak (45)

Ikasturte amaierako ikuskizuna, Elgetako Herri Eskolako 110 ikasleren eskutik

  Hezkuntza  Elgeta

'Got Talent Euskadi' ikuskizuna egin zuten eta taldeka hainbat kantu eta dantza saio eskaini zituzten. Euskaraz, gazteleraz eta ingelesez abestu zuten umeek.

»» Ikusi argazki guztiak (92)

'Ikastoletako jaixetara' joateko gonbita egin dute, Basabeazpiko azken jaian

  Hezkuntza  Aretxabaleta

Aretxabaletako Arizmendiko Basabeazpiko ikasleek Ikastoletako jaixetara joateko gonbita egin dute ikasturte amaierako ikuskizunean, euren autobuseko kartelean jartzen zuen moduan. Ikastolako jolas-gunean harmailak lepo bete ziren gaztetxoek azken asteotan entseatutakoak ikusteko, eta autobusean iritsita, antzerkia, dantzak eta musika nahastu zituzten nagusien gozamenerako. Hala, bost urteko ikasleek oroigarria jaso zuten.

»» Ikusi argazki guztiak (128)

Balkoiko jardinera habia bihurtu eta zortzi arrautza errun ditu ahate batek

  Gizartea  Bergara

Duela hilabete, Bergarako bizilagun batzuek harrituta ikusi zuten beraien balkoiko jardinera batean ahate batek habia egin zuela. Etxebizitza errekaren ondoan dago kokatuta, eta ahateak bere habia jartzeko leku ona zela ikusi zuen antza.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Fukushimako gertakari latzak arintzeko akordeak

  Kultura  Oñati

Itzela izan zen atzo, domeka, Berri Txarrak taldeak Oñatiko gaztelekuan eskaini zuen kontzertua, eta halakoa izan zen zaleen aldetik jaso zuten erantzuna. Ikaragarriak, era berean, telonero moduan aukeratu zituzten bi taldeak: Japoniako The Skippers eta Frantziako Burning Heads.

»» Ikusi argazki guztiak (17)