Errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina abiatu du Udalak

Eneko Azurmendi Barrena api 24, 11:55 Arrasate

Apirilaren 8an hasi zen errenta aitorpena egiteko kanpaina Gipuzkoako Foru Ogasunean, eta uztailaren 1era arte iraungo du. Ohi moduan, Arrasateko Udalak dei egin die herritarrei errenta aitorpena euskaraz egin dezaten.

Zugaztietan egon dira Debagoieneko berbalagunak

Eneko Azurmendi Barrena api 22, 14:42 Arrasate

Zapatuen Trapagarango Zugaztieta auzoan egon ziren Debagoieneko berbalagunak. "Goizean meatzaritzaren museoa ikusi genuen. Gero, babak bazkaldu genituen, bertan tipikoa den bezala. Eta, azkenik, bertako inguruak ezagutu genituen. Zerua urdin-urdin eta giro paregabea; ezin gehiago eskatu!", nabarmendu dute.