Korrika 20 Debagoienean: Aretxabaleta

  Euskara  Aretxabaleta

Aretxabaletarrek Korrikarekin gozatu dute. Herritar ugari batu dira euskararen alde korrika egiteko, eta jaiaz gozatzeko.

»» Ikusi argazki guztiak (57)

Korrika 20 Debagoienean: Arrasate

  Euskara  Arrasate

Kolorez bete dira Arrasateko kalean Korrikaren etorrerarekin. Ehunka eta ehunka herritarrek, eta baita elkarteek ere bat egin dute festarekin.

»» Ikusi argazki guztiak (109)

Korrika 20 Debagoienean: Oñati

  Euskara  Oñati

Eguraldia lagun izan dute eta Korrikarekin bat egin dute ehunka oñatiarrek.

»» Ikusi argazki guztiak (110)

Korrika 20 Debagoienean: Antzuola

  Euskara  Antzuola  Debagoiena

Antzuolarrek ez dute hutsik egin, eta gogoz babestu dute Korrika herrian.

»» Ikusi argazki guztiak (23)

Korrika 20 Debagoienean: Bergara

  Euskara  Bergara

Asko izan dira, etxetik irten eta euskararen alde korrika egin duten bergararrak.

»» Ikusi argazki guztiak (22)

"Gose handia" egon da Arrasateko Jai Zale tabernan, euskararen alde

  Euskara  Arrasate GAURKOAK

Hiruna pertsonako hiru taldek hartu dute parte Arrasateko Jai Zale tabernako hanburgesa lehiaketan. Euskal Herrian Euskaraz taldeak antolatutako lehiaketa izan da eta bertatik ateratako dirua Korrika ekimenari laguntzeko izango da. 42 minutu behar izan ditu talde irabazleak hanburgesa amaitzeko.

Euskararen aldeko oihuak entzun dira Oñatiko Korrika Txikian ere

  Euskara  Oñati

Hiru ikastetxeetako LHko ikasleek 15:00etan egin dute Korrika Txikia. Foruen plazatik Etxaluzeko iturrira Txantxiku ikastolako ikasleek eraman dute lekukoa, handik kultura etxera Elkar Hezikoek eta Urgainekoek hartu dute han berriz Foruen plazara eramateko. Bihar 11:30ean iritsiko da Korrika Handia Udanako gainera.

»» Ikusi argazki guztiak (94)

Korrika Handia heltzeko gutxi falta dela egin dute Txikia Bergaran

  Euskara  Bergara

Osintxutik (00:27an) sartuko da Korrika Handia laster Bergarara eta arratsaldean kaleak girotu ditu Txikiak. Ika, ika, ika ... hemen dator Korrika!

»» Ikusi argazki guztiak (39)

Antzuolan ere, euskararen alde!

  Euskara  Antzuola

Antzuolako herri ikastetxeko neska-mutikoek "gogotsu" egin dute Korrika Txikia. Gelaka banatuta, herriari itzulia egin diote ikasleek, irakasleen laguntzarekin eta gurasoen txalo artean. Korrika egin ostean, puzgarriak izan dituzte gozamenerako.

»» Ikusi argazki guztiak (28)

Korrikaren ibilbidea Debagoienean

  Euskara  Debagoiena

Korrikaren ibilbidea Debagoienean

Gauerdian sartu eta arratsaldean irtengo da Korrika Debagoienetik: ibilbidearen nondik norakoak, kilometro bakoitzetik pasako den ordua eta lekukotza aldaketak zehaztuta.

Elgetan ere egin dute Korrika Txikia

  Euskara  Elgeta

Lekukoa hartu eta Korrika Txikian parte hartu dute Elgetako ikasle eta irakasleek. (Argazkiak: Nerea Villa)

»» Ikusi argazki guztiak (23)

Korrika Debagoienean, Goiena bertan

  Euskara  Debagoiena

Korrika Debagoienean, Goiena bertan

Gauerdiaren bueltan iritsiko da Korrikaren lekukoa Debagoienera eta Goiena Komunikazio Taldeak medio guztien bitartez egingo dio jarraipena. Aurretik, herri guztietan egingo dituzten Korrika Txikien lekuko ere izango da.

Korrika Txikia Eskoriatzan ere bai!

  Euskara  Eskoriatza

Eskoriatzan ere egin dute Korrika txikitxoenek Euskararen erabilpena aldarrikatzeko. Jarraian ikus ditzakezue irudi bitxienak.

»» Ikusi argazki guztiak (45)

Eskoriatzan %37,5ak euskaraz egiten du

  Euskara  Eskoriatza

Eskoriatzan %37,5ak euskaraz egiten du

Eskoriatzan kale erabileraren neurketaren datuak aurkeztu zituzten atzo Zaldibar antzokian. Udalak eskatuta eta Soziolinguistika Klusterrak zuzenduta, Eskoriatzako kaleetan euskaraz zenbat egiten den neurtu dute Ixotu Euskara taldekoek, eta atzo emaitzen berri eman zituen Olatz Altunak, Soziolinguistika Klusterreko teknikariak Joxe Mari Agirretxe Porrotxen laguntzarekin.

Korrika Txikiak euskararen aldeko aldarrikapenekin bete ditu Aretxabaletako kaleak

  Euskara  Aretxabaleta

Tipi-tapa lehenengo eta hika-hika lasterka gero Korrika Txikiaren lekukoa eskuz esku eta kalez kale ibili da. Bertso bidez egindako aldarrikapenekin eta dantzan eginda bukatu dute ekitaldia Herriko Plazan. Biharkoaren aurrerapentxo bat bakarrik izan da.

»» Ikusi argazki guztiak (91)

Arrasateko umeek pozik hartu dute parte Korrika Txikian

  Euskara  Arrasate

Musakolatik, San Isidro plazatik, hasi da Korrika Txikia. Erguin Herri Eskolako eta Arizmendi Ikastolako gaztetxoen eskuetatik pasa da lekukoa, eta hamasei lekuko aldaketaren ostean iritsi da Herriko Plazara. Bertan testugu barruko mezua irakurri dute eta euskara erabiltzen jarraitzeko mezua zabaldu dute. Gustura ibili dira gaztetxoak.

»» Ikusi argazki guztiak (61)

Debagoiendarrena da orain lekukoa

  Euskara  Debagoiena

Debagoiendarrena da orain lekukoa

Korrikari ongi-etorria emateko eta ondoren ekitaldi ugari egingo dituzte datozen orduotan eskualdean; tartean, ikastetxeek antolatutako Korrika txikiak –gaur, barikua, goizean eta arratsaldean–; Korrika nagusia, berriz, gauerdian iritsiko da.

Euskara ahoan izateko aitzakia egubakoitz eta zapatuan

  Euskara  Aretxabaleta

Euskara ahoan izateko aitzakia egubakoitz eta zapatuan

Korrika Txikia hasiko da girotzen bihar herriko kaleak; hiru ikastetxeek bat eginik jardungo dute erdigunean lasterka 10:30ean hasita. Lekukoa, baina, zapatuan pasatuko da 13:37ren bueltan, eta ondoren, jaiak jarraitu egingo du herri bazkariarekin; 600 lagunek eman du izena.

Lehenengo Korrika Oñatin hasi zeneko momentu hura

  Euskara  Oñati

Lehenengo Korrika Oñatin hasi zeneko momentu hura

1980. urtean lehenengo aldiz ospatu zen Korrika. Oñatin hasi zen urte artan azaroaren 29an eta Bilbon amaitu abenduaren 7an. Urte hartako leloa: Zuk ere esan bai euskarari izan zen.
Irudian Oñatitik pasatu zen lehenengo aldi hori ikus dezakegu, bertan Zipri Agirre eta Gotzon Osinaga agertzen dira. 2017an, 37 urte beranduago, ilusioak bere horretan dirau.