Bolibarko Ortueta anaiak, kanpaiak jotzen ikasten

 Eskoriatza

Bolibarko Ortueta anaiak, kanpaiak jotzen ikasten

Eskoriatzako Bolibar auzoko Mikel eta Jon Ortueta anaiak urrian hasi ziren Arientzako kanpai-jole eskolan kanpaiak jotzen ikasten. 13 eta 18 urteko bi gazteak oso pozik daude orain arte ikasi dutenarekin, eta, hain zuzen ere, ikasten jarraitzea espero dute.

Larrino aldetik egin zuten mendi buelta gurasoek eta umeek

 Aretxabaleta  Eskoriatza

Larrino aldetik egin zuten mendi buelta gurasoek eta umeek

Kurtzetxikira joateko asmoarekin elkartu ziren hainbat aretxabaletar eta eskoriatzar joan den domekan, baina eguraldi eskasa zela eta Larrinotik bueltatxoa eginda konformatu behar izan zuten.

Amaitu dituzte Santa Columba baseliza egonkortzeko lanak

 Eskoriatza

Amaitu dituzte Santa Columba baseliza egonkortzeko lanak

Gastanaidi baserri ondoan dago Santa Columba baseliza, Eskoriatzatik Leintz Gatzagara doan errepide alboan. Dokumentuen arabera, 1556an existitzen zen erreferentzia dago, eta, errepidera jausteko arriskua zegoela-eta, segurtasuna bermatzeko konponketa-lan batzuk egin dituzte egunotan.

Eskoriatzako Herriko Plaza bete egin da kinto dantza ikusteko

  Kultura  Eskoriatza

Tradizioa da kintoek Herriko Plazan dantza erakustaldia egitea, eta gaurkoan ere hala egin dute. Euria ez da aitzakia izan eta herritar ugari batu da aurtengo kintoen dantzak gertutik jarraitzera. Desafioak eta banakoak egin dituzte, eta ez zaie asteburuko nekea batere igarri.

»» Ikusi argazki guztiak (27)

Kinttaden eguna, lagunartean

 Eskoriatza

Urte berean jaiotako eskoriatzarrak goizetik elkartu dira, elkarrekin bazkaldu eta egun polit bat igarotzeko. 1999an jaiotakoak lehenik santa eskean ibili dira, ohitura den moduan, aurten 18 urte betetzen baitituzte.

»» Ikusi argazki guztiak (15)

Zapi koloretsuz jantzi da Eskoriatza kinttaden egunean

 Eskoriatza

Urte berean jaiotako eskoriatzarrek elkartzeko aitzakia dute gaurkoan. Goizean Herriko Plaza inguruan eta tabernetan ibili dira giroaz gozatzen, eta eguerdian mahaiaren bueltan batu dira, arratsalderako indarrak batzeko. 1999an jaiotakoek lehenengo kinttada dute gaur, eta goizean santa eskean aritu dira.

Herritarrak Kinttaden Egunerako dena prest

 Eskoriatza

Herritarrak Kinttaden Egunerako dena prest

Bihar ospatuko da Kinttaden Eguna Eskoriatzan, eta dagoeneko beteta daude herriko taberna eta elkarteak, kintada bakoitzak egingo duen bazkari edo afarirako. Herritik sortutako festa da, eta herritar guztiak jakinaren gainean daude noiz egiten den jaieguna.

Aresko II. Emakume Martxarako izen-ematea zabalik

  Kirola  Aretxabaleta  Eskoriatza GAURKOAK

Emakumea eta kirola indartzeko eta ezagutarazteko asmoz antolatutako Aresko Emakume Martxaren bigarren edizioa martxoaren 12an izango da, eta aurten berrikuntzekin dator. Izan ere, aurten, oinezko martxaz gain, lasterketa ere egingo da. Gaurtik aurrera, Ibarra kiroldegian eta Manuel Muñoz kiroldegian eman daiteke izena.

Nazioartetik praktikak egitera, estreinakoz

  Hezkuntza  Aretxabaleta  Debagoiena  Eskoriatza

Nazioartetik praktikak egitera, estreinakoz

Huhezi fakultatearen 'Placements for Teaching Practice' mugikortasun programaren baitan, Texasko unibertsitateko bost ikasle etorri dira irakasle izateko praktikak egitera; helburu nagusia da hemengo ikastetxeetako hezkuntza proiektuak ezagutzea.

Eskualdeko bertsolariak herriarteko txapelketan

  Kultura  Arrasate  Bergara  Eskoriatza  Oñati

Eskualdeko bertsolariak herriarteko txapelketan

Gipuzkoako 38 taldek hartuko dute parte gaur, egubakoitza, hasi eta maiatzaren 27ra bitartean egingo duten herriarteko bertso txapelketan. Oñatiko Txinparta bertso eskolako bi talde eta ibarreko hainbat bertso eskolak osatu duten Debagoiena taldea izango dira lehian. Zarautzera joango dira Txinparta 2 taldekoak gaur eta datorren astean izango dute saioa beste bi taldeek.

Hasi dira kantu-eskean aurtengo kintoak

 Eskoriatza GAURKOAK

1999an jaiotako Eskoriatzako Santa Ageda neska-mutilak 08:30ean batu dira gaur, eta etxafuegoen zaretekin esnatu dituzte eskoriatzarrak. Ondo gosaldu ostean, kantu-eskean ibili dira herriko hainbat txokotan, hurritz-makila, zahatoa, dirua batzeko txapela eta kantuan egiteko gogoz kalera irtenda.

Testamentuak eta herentziak hizpide Zaldibar antzokian

 Eskoriatza

Olazar Jubilatu Elkarteak antolatuta, Euskal Herrian, ondorengotzaren legean aldaketak; testamentuak eta herentziak legearen inguruan hitzaldia izan zen martitzenean, Zaldibar antzokian. Jose Luis Amerigo notarioak eskaini zuen hitzaldia eta aretoa beteta izan zen.

»» Ikusi argazki guztiak (12)

Elaitz Iregi: "Lehen lau postuetan geratzea da helburua"

  Kirola  Eskoriatza GAURKOAK

Eskoriatzako emakumezkoen areto futboleko seniorrak oso ondo ari dira aurtengo denboraldian. Sailkapenean, laugarren postuan daude, partidu bat galduta, lau berdinketarekin, eta lau garaipen lortuta. Aurrera begira, partidu guztiak irabazi eta lehen lau postuetan amaitu nahi dutela adierazi dute.

Egubakoitzean Arbiñoste itxita egongo da

 Eskoriatza

Egubakoitzean Arbiñoste itxita egongo da

Otsailaren 3an, egubakoitzean, 8:00etatik 15:00era bitartean ibilgailuentzako trafikoa eten egingo da Zaldibar aparkalekurako sarbidean eta Arbiñosteko bidean, Santa Anan egiten ari diren obretan errepidearen asfaltatze eta margotze lanak egingo dituztelako.

Iaz jaiotako neska-mutikoen izenean zuhaitz bana

 Eskoriatza HEMEN DEBAGOIENA

Gurasoen eta anaia-arreben laguntzarekin 2016an jaiotako umeek zuhaitzak landatu zituzten domeka goizean Eskoriatzan. Eguraldi ona lagun, familia giroan egin zuten goiz pasa.

Hamabost zuhaitz landatu dituzte goizean iaz jaiotako eskoriatzarrek

 Eskoriatza

Hamabost zuhaitz landatu dituzte goizean iaz jaiotako eskoriatzarrek

Gurasoen eta anaia-arreben laguntza izan dute horretarako. Aitzurrarekin zuloa egin eta landareak sartu dituzte, aurreko urteetakoak baino handiagoak, "indarra hartu eta gal ez daitezen". Familia-argazkiak ere atera dituzte, albumean sartzeko.

Zuhaitz landaketa egin dute goizean Arbiñoste inguruan

 Eskoriatza

Gurasoen eta anaia-arreben laguntzarekin landatu dituzte zuhaitz landareak iaz jaiotako eskoriatzarrek. Aurreko urteetan ere egin dute ekimen hau, baina aurtengo landareak handiagoak izan dira, indarra hartu eta gal ez daitezen. Aitzurrarekin zuloa egin eta hantxe sartu dituzte zuhaixkak. Familia argazkiak ere atera dituzte, albumerako.

»» Ikusi argazki guztiak (25)

Bailarako hiru taldek hartuko dute parte Gipuzkoako herriarteko bertso txapelketan

 Aretxabaleta  Arrasate  Bergara  Eskoriatza  Oñati

Bailarako hiru taldek hartuko dute parte Gipuzkoako herriarteko bertso txapelketan

Txinparta 1 eta Txinparta 2 taldeetan Oñatiko ordezkariak egongo dira eta Debagoiena taldean, Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza eta Bergarakoak. Guztira Gipuzkoako 38 talde aurkeztu dira. Otsailaren 3an izango dira lehen saioak eta finala maiatzaren 27an. Irudia Mirari Sagarzazu artista oñatiarrak egindakoa da.

Hainbat berrikuntza Inauterietako desfilean

 Eskoriatza

Hainbat berrikuntza Inauterietako desfilean

Inauteriak otsailaren 25ean, zapatuan, eta otsailaren 28an, martitzenean, ospatuko dituzte  Eskoriatzan. Berrikuntza eta aldaketekin datoz, gainera, aurtengoak; batez ere, mozorro desfilean eta horrek dakarren lehiaketan.

Etnologia saio interesgarria Naira tabernan

 Eskoriatza

Etnologia saio interesgarria Naira tabernan

Eskoriatzako Naira tabernak antolatuta, ardo dastatzea izan zen atzo. Bertan, Luberri-Monje Amestoy familiako Florentino M. Monge ardandegi-jabea izan zen ardoen inguruko azalpenak ematen. Araba-Errioxatik ekarritako urteko ardoa, zuria eta kriantza ezberdinak ekarri zituen probatzeko.

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak

Moztu eta apaindu
Garbiketa orokorrak
Opariak
Perfumeak
Ile protesiak