Logoa

Parte-hartze handia izan da jaietan, eguraldiak lagundu ez duen arren

  Gizartea  Eskoriatza

Parte-hartze handia izan da jaietan, eguraldiak lagundu ez duen arren

San Pedro jaietan azken orduko leku aldaketak gorabeherak sortu dituela azaldu du Udalak, baina arrakastatsuak izan direla. Txosna Batzordeko kideak ere gustura geratu dira jaiek emandakoarekin, eta Mikel Letonari urteetan egin duen lana aitortu zioten.

"Oposizio eraikitzailea egitearen aldekoak gara"

  Politika  Eskoriatza

"Oposizio eraikitzailea egitearen aldekoak gara"

EH Bilduk legealdi erdiaren balorazioa egin du. "Elkarlanerako zirrikitua" ireki bada ere, etorkizunera begira Gobernu taldeak "zer behar duen" jakin nahia azaldu du, "hirigintzan, arlo komertzial, sozial eta kulturalean norabiderik eza desagerrarazteko".

30 langile kaleratzeko enplegua erregulatzeko espedientea kentzeko exijitzen diote CNA Taldeari

  Ekonomia  Arrasate  Debagoiena  Eskoriatza

30 langile kaleratzeko enplegua erregulatzeko espedientea kentzeko exijitzen diote CNA Taldeari

Horrela egin ezean,  "gatazka egoeran" egongo direla jakinarazi dute Langile Batzordetik sindikatuek Jorge Parladerekin egindako batzarra bukatu berritan. "Gardentasun eta inprobisazio etengabeko honekin amaitu behar dugu eta etorkizuneko proiektu industrial serio bat eraikitzeko laguntzeko prest gaude, serioa izango dena, konpromiso eta bermeekin, eta zeresana duten eragileen babesa izango duena", gaineratu dute.

Lanuztea eta batzarrak gaur, Edesa Industrialen

  Ekonomia  Arrasate  Debagoiena  Eskoriatza

Lanuztea eta batzarrak gaur, Edesa Industrialen

Lanuztea egin dute Edesa Industrialeko langileek 10:00etan hasi eta 11:00ak ingurura arte. Azken egunotan jakinarazitako kaleratzeengatik eta bestelako neurriengatik protesta egitea zen helburua, aprobetxatuz, une horretan, sindikatuen ordezkariekin egon behar zela batzartuta Jorge Parlade, CNA-Catako presidentea Garagartzan bertan. Goienak jakin du, baina, bilera hori lekuz aldatu dutela azken orduan.

Ikasgela ibiltaria Debagoienean uztailean zehar

  Teknologia  Arrasate  Bergara  Debagoiena  Eskoriatza

Ikasgela ibiltaria Debagoienean uztailean zehar

Arrasate, Eskoriatza eta Bergaran izango da egun batez 8 eta 16 urte bitarteko haur eta gazteei Kode Eskolak zuzendutako programazio tailerrak eskaintzeko. Bere helburua haur eta gazteen artean teknologien erabilera egokia eta sortzailea bultzatzea eta teknologiaren aldeko jakin-mina eta bokazioa sustatzea da.

Tripa ondo beteta talo eta sagardoari esker

  Gizartea  Eskoriatza HEMEN DEBAGOIENA

Euskal Jai eguna ospatzeko talogileak eta sagardoa kupelak etorri ziren Eskoriatzara. Urteroko moduan, eskoriatzar ugari hurbildu ziren taloa dastatzeko eta eztarria sagardoaz bustitzeko asmotan. Trikitilariek euskal giroa borobiltzen lagundu zuten.

Beharrezko inbertsioa espero baino askoz ere handiagoa dela aitortu du Edesa Industrialek

  Ekonomia  Arrasate  Debagoiena  Eskoriatza

Beharrezko inbertsioa espero baino askoz ere handiagoa dela aitortu du Edesa Industrialek

Produkzio zein industriaren egitura kostuak oso handiak dira. Oreka bakarrik lortu ahalko litzateke etorkizun hurbilean lortzeko nekeza izango den salmenta kopuru jakin batekin bakarrik; horrela adierazi dute Edesa Industrialetik komunikatu bitartez.

Ricardo Perez: "Iragarritako plana gauzatzen ez zela ikusten hasi ginenetik gabiltza bideragarritasun planak eskatu eta eskatu"

  Ekonomia  Arrasate  Debagoiena  Eskoriatza

Ricardo Perez: "Iragarritako plana gauzatzen ez zela ikusten hasi ginenetik gabiltza bideragarritasun planak eskatu eta eskatu"

Edesa Industrial konkurtsoaren aurrekora aurkeztu izanak "langileengan eragin duen larritasuna" partekatu du bertako Langile Batzordeko ordezkariak Arrasate Irratian. Azpimarratu du eurak "aspaldi" dabiltzala esaten "enpresa hori zaindu egin behar" dela, ez dutelako sekula ikusi Arantza Tapia Garapen Ekonomiko eta Azpiegituretako sailburuak aditzera eman izan duen lasaitasunik.

San Kristobaleko erromeriara mendi irteera

  Kirola  Eskoriatza

San Kristobaleko erromeriara mendi irteera

Eskoriatzako Guroaso Foruak Makilla eskuen eta ibili basuen egitasmoaren barruan antolatuta, Aramaioko San Kristobaleko erromeriara irteera egingo dute uztailaren 9an, domeka honetan.

Astelehenetik zabalik dago kanpoko igerilekua

  Gizartea  Eskoriatza

Astelehenetik zabalik dago kanpoko igerilekua

Astelehenean zabaldu zuten Manuel Muñoz kiroldegiko kanpoko igerilekua eta irailaren 3ra arte egongo da erabiltzeko aukera. 0 eta 6 urte bitarteko haurrek erabili ahal izango dute. Hala ere, berdegunean eguzkia edozeinek hartzeko aukera izango du.

Laurehun pertsonatik gora Euskal Jai eguneko bazkarian

  Gizartea  Eskoriatza

Eguraldia tarteko, herriko plazan egitekoa zen bazkaria kiroldegian egin dute. Nagusienek, udaberriko entsalada, biribilkia saltsan txanpiñoiekin eta san markos pastela izan dute jateko. Txikienek aldiz, makarroiak, hanburgesa eta flana bazkaldu dute. Behin sabela beteta, Unai eta Imanol-en erromeria izango da, eta III. Irrintzi Txapelketa ere egingo dute.

Herri bazkari arrakastatsua aurtengoa

  Gizartea  Eskoriatza

Euskal Jai eguna ospatzen ari dira gaurkoan Eskoriatzako San Pedro jaietan. Urtero moduan, herri bazkaria egin dute, baina, aurten, herriko plazan beharrean, kiroldegian egin dute eguraldiagatik.

»» Ikusi argazki guztiak (22)

Talogileak eta sagardoa, Euskal Jai eguna ospatzeko

  Gizartea  Eskoriatza

Jaien azken txanpan sartu dira gaurkoan eskoriatzarrak. Urtero lez, taloa dastatzeko aukera eta eztarria bustitzeko sagardo kupela izan dute herriko plazan. Trikitilarien musika doinuek ere ez dute hutsik egin goiza girotzeko.

»» Ikusi argazki guztiak (28)

Burrunbaz bete dituzte gaztetxoenek Eskoriatzako kaleak

  Gizartea  Eskoriatza

Eguraldiari begira ibili dira azken une arte, baina, azkenean, ehun eta hogeita bost haur atera dira danbor hotsez kaleak betetzera. Intxaurtxueta kalean hasi eta herriko plazan amaitu dute ibilbidea. Hori bai, tartean euri tanta batzuk hasi direla eta, aurrez pentsatua zutena baino laburragoa egin dute. Berrikuntzarik ere izan da, estrainakoz, kantinerez osatutako batailoi bat izan da aurten.

Haurren Danborrada

  Gizartea  Eskoriatza

Ilusioz eta gogotsu atera dira gaztetxoenak danbor hotsez Eskoriatzako kaleak alaitzera. Intxaurtxueta kalean hasi eta herriko plazara arteko ibilbidea egin dute. Berrikuntza moduan, kantinerez osatutako batailoia atera da estrainakoz.

»» Ikusi argazki guztiak (70)

Eskoriatza Kirol elkartearen bataloia, aurtengo danborradaren nobedadea

  Gizartea  Eskoriatza HEMEN DEBAGOIENA

Eskoriatzako San Pedro jaietan danbor hotsak izan ziren nagusi. Zazpi konpainiak hartu zuten parte bertan, denera 200 danbor jolerekin. Nobedade moduan, lehenengo aldiz irten zen Eskoriatza Kirol elkartekoen batailoia.

Sanpedroak, herritar guztiendako jaiak

  Gizartea  Eskoriatza

Huheziko ordezkariek eman zieten hasiera sanpedroei eta herritar guztiendako jaiak iragarri zituzten. Euripean elkartu ziren eskoriatzarrak, baina lau egunok ondo pasatzeko oso gogotsu.

San Pedro egunez elizbira eta meza nagusia

  Gizartea  Eskoriatza

Gaur, San Pedro eguna, elizbira egin dute hainbat herritarrek santua aldean hartuta eta bandaren doinuei jarraituta. Ondoren, udalbatzako hainbat kide –alkatea eta EAJko lau zinegotzi– meza nagusira joan dira txistularien Alkate soinuak lagun eginda.

Danbor hotsak bete-betean sanpedroei ongietorria egiteko

  Gizartea  Eskoriatza

Zazpi konpainiak jardun zuten danborrak astintzen atzo, sanpedro bezpera; horietako bat, Eskoriatza kirol elkarteak osatutako batailoia, estreinakoz atera zen, gainera. Aurten karrozarik ez da izan, baina 200 danborrari baino gehiagok girotu zituzten kale bazterrak burrunba hots galantarekin.

»» Ikusi argazki guztiak (59)

Euripean egin du eztanda jaiak Eskoriatzan

  Gizartea  Eskoriatza

Aurten, Huhezik berrogei urte bete dituenez, beraiek izan dute txupina bota eta herritarrak San Pedro jaietan murgiltzeko ohorea. Begoña Pedrosa, dekanoa, Oihana Mata, irakaslea, eta Martin Perez, ikaslea, izan dira bertan pregoia irakurtzen. Txupinaren ondoren, Musika Eskolako bandaren doinuak izan dira entzungai udaletxe azpiko arkupean, eta buruhandiak ere atera dira kalera gaztetxoen gozamenerako.

»» Ikusi argazki guztiak (27)

Gida komertziala

Urrestilla

Urrestilla Hidalga kalea 2
20540 Eskoriatza
Tel.: 943714809

Gida komertzialeko produktuak

Aire girotua
Bizi aseguruak
Plater konbinatuak