Logoa

Erramun Martikorenak kontzertua emango du gaur

 Eskoriatza "Iparraldea bertan" hamabostaldiaren barnean, Erramun Martikorena izango da gaur Eskoriatzan, Mixel Ducaurekin batera. Kontzertua herriko polikiroldegian izango da, gaueko 22:00etan.

Herri Urratserako autobusak antolatu dituzte

 Eskoriatza Herri Urratsera joateko txartelak salgai jarri dituzte Axtrokin eta Tortolis ludotekan. Maiatzaren 6a baino lehen erosi beharko dira.

Adinekoendako eguneko zentroa inauguratu dute Eskoriatzan

 Eskoriatza Eskoriatzako adinekoendako eguneko zentroa inauguratu dute gaur goizean. Besteak beste, Gipuzkoako Diputazioko ordezkari Ramon Jauregik eta Eskoriatzako alkate Juan Carlos Bengoak inauguratu dute. Eguneko zentroak izango du tokia 15 lagunendako, eta Aita Mennik eskainiko du zerbitzua.

"Herensugea" izeneko txotxongilo ikuskizuna eguenean

 Eskoriatza Txotxongilo ikuskizuna izango da apirilaren 29an, osteguna. Txotxongilo taldeak "Herensugea" lana aurkeztuko du. Eskoriatzako liburutegian izango da, arratsaldeko 18:00etan.

Eibar-Gasteiz autopistak kaltetutako eskoriatzarrak Donostian

 Eskoriatza Gaur, hilak 26, amaitu zaie eskoriatzarrei autopistaren proiektuaren aurkako alegazioak aurkezteko epea. Egungo egoeraren berri emateko, kaltetutako elkarteko kideek prentsaurrekoa eskaini dute gaur goizean, Donostiako Koldo Mitxelena kultur gunean. Ekitaldian, 40 bat eskoriatzar izan dira.contributors:

Aitzorrotz eguna ospatuko da maiatzaren 2an

 Eskoriatza Aitzorrotz eguna maiatzaren 2an egingo da. Ekitaldiz beteriko eguna; antolatzaileek parte hartzera deitzen ditu herritarrak.

Sendabelarrei buruzko ikastaroa

 Eskoriatza Amuska Emakume taldeak maiatzean sendabelarrei buruzko eskolak emango ditu. Izen emateko epea apirilaren 26 eta 27an izango da.

Ezohiko bilkura zapatuan

 Eskoriatza Ezohiko osoko bilkura egingo dute zapatuan udaletxean. Bertan landuko duten gaia autobideari buruz izango da.

Kultura orokorra lantzeko ikastaroa

 Eskoriatza Eskoriatzako Emakume Elkarteak hitzaldia antolatu du apirilaren 28rako. Kultura orokorra lantzeko ikastaro bat antolatu du elkarteak.

Udalaren eskaerari ezetz esan dio Gipuzkoako Diputazioak

 Eskoriatza Eskoriatzako Udalak eta Eibar-Gasteiz autobidearen proiektuaren kaltetuen elkarteak eskatu zioten Diputazioari helegiteak aurkezteko epea luzatzeko. Eskoriatzako Udalak gaur jakin duenez, Aldundiak ez du epea luzatuko.

Udalekuetarako begirale bila

 Eskoriatza Udaleku irekietarako bost begirale behar dira. Apirilaren 20a baino eman beharko dute interesatuek izena.

Jesus Arroiabe plater-tiroan seigarren

 Eskoriatza Jesus Arroiabe eskoriatzarrak plater-tiroko Errege Kopako lehen itzulia jokatu eta seigarren postua lortu zuen.

Aste Santutan kiroldegiko ordutegiaren aldaketa

 Eskoriatza Eskoriatzako kiroldegiko arduradunek, Aste Santuetan ordutegi aldaketa egongo dela eman dute jakitera.

"A-1 Autopista: ikaragarrizko eragina Eskoriatzan"

 Eskoriatza A-1 Autopistak Eskoriatzan izango duen eragin handiaren aurrean, elkarte-koordinadora bat sortu da. Bertako partaide dira eragina jasango duten herritarrak, lursailen jabeak eta ingurumen alorrean lanean diharduten Udaleko zenbait kide; Udalak ere interesa azaldu du autopistaren inguruko jarraipena egiteko. Elkarteak prentsa oharra kaleratu berri du; hona hemen oharra bere osotasunean.

Udal aurrekontuak onartu dituzte Eskoriatzan

 Eskoriatza Martxoaren 25ean onartu zituzten udal aurrekontuak. Iazkoa baino %11 txikiagoa da aurtengoa. Zati handi bat Santa Ana urbanizatzeko erabiliko dute

Eguneko zentroa martxoaz geroztik

 Eskoriatza Martxoaz geroztik eguneko zentroa dago herrian. Zazpi pertsona joaten dira bertara, 9:00etatik 18:00etara, eta batez ere, errehabilitazio ariketak egiten dituzte.

Ortuak eskuratzeko epea amaitu da

 Eskoriatza Gaur ,hilak 31, izan da azken eguna izena emateko. Eta 20 erretiratu inguruk eman dute izena Torrebasoko 30 lursaieltariko bat eskuratzeko.

Ortuak eskuratzeko epea amaitu da

 Eskoriatza Gaur izan da azken eguna izena emateko. Eta 20 erretiratu inguruk eman dute izena Torrebasoko 30 lursaieltariko bat eskuratzeko.

Udalekuetako begirale izateko epea zabalik

 Eskoriatza Eskoriatzan uztailean egingo diren udalekuetako zuzendari eta begirale izan nahi dutenek, martxoaren 31a baino lehen aurkeztu beharko dute curriculuma.

Izartu programan parte hartu nahirik, bere proposamena egin du Udalak

 Eskoriatza Ezohizko bilkura egin zuten martxoare 18an Eskoriatzako Udaletxean. Bertan, Izartu programan parte hartzeko bere proposamena aurkeztu zuen Udalak.

Gida komertziala

Arizmendi Ikastola

Arizmendi Ikastola Aranburuzabala kalea 1
20500 Eskoriatza
Tel.: 943772025
http://www.arizmendi.eus

Gida komertzialeko produktuak

Finantzaketa
Hortz zuritzea
Azalera ezbrdinetako pulimenduak
Filtroak aldatu
Osteopatia