Logoa

Euskalkia ikertzeko lana Badihardugu elkarteari esleituko diote bihar

 Eskoriatza Eskoriatza, Gatzaga eta Aretxabaletako Udalek herri bakoitzeko euskalkia ikertzeko asmoa dute, eta lan hori Badihardugu euskara elkarteari esleituko dio. Hala, kontratua sinatuko dute martitzenean, azaroak 30.

Trikitiarekin eta publikoarekin jolasean aritu zen Kepa Junkera

 Eskoriatza Musikarekin hartzen duen gozatua transmititu zuen Junkerak kontzertuaren hasieratik beretik. Entzuleak kontzertuan inplikatzea lortu zuen, hitzik esan gabe hainbat erritmo joko proposatuz.

Herriko komertzioen alde dendariak bat eginda

 Eskoriatza Eskoriatzako hainbat dendarik bat egin dute herriko komertzioak bultzatzeko. Datozen hilabeteetan hainbat ekimen egingo dituztela iragarri dute; hasteko, gala-afaria egin zuten azaroaren 20an.

Ate irekien eguna Ibarraundi museoan

 Eskoriatza Datorren domekan, hilak 28, Ibarraundi museoko ateak irekiko dituzte, barrutik ikusi nahi dutenek horretarako aukera izan dezaten.

Kepa Junkeraren kontzertua, egubakoitzean

 Eskoriatza Kepa Junkera musika bilbotarrak kontzertua egingo du Eskoriatzako kiroldegian. "K" izeneko azkenengo diskoa aurkeztuko du zuzenean, Oreka TX txalapartarekin eta Ibon Koteron albokariarekin batera. Azaroaren 26an, egubakoitza, 22:30ean izango da kontzertua.

Ibarraundi museo berria zabalduko dute Eskoriatzan

 Eskoriatza Ibarraundi jauregia birgaitu berri du Eskoriatzako udalak. Hara eramango dute Museo Eskola; horrekin batera, turismo eta informazio gune ere izango da.

Ibarraundi proiektua aurkeztu dute

 Eskoriatza Azaroaren 18an, eguenean aurkeztu zuten Ibarraundi proiektua Eskoriatzan. Museo Eskola jauregi horretara eramango dute datorren urtean.

Capoeira ikasteko aukera Eskoriatzan

 Eskoriatza Capoeira ikastaroa martxan dago Eskoriatzan urriaren 4az geroztik. Hogei lagunek dihardute Brasilgo borroka-artea ikasten. Irakaslea, Igor Ezpeleta eskoriatzarra da.

Jardunaldiak HUHEZIn: Kalitatea Hezkuntzan

 Eskoriatza Bihar, azaroak 12, egun bateko jardunaldiak egingo dira Eskoriatzan, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean: "Kalitatea Hezkuntza Maila Desberdinetan". Jon Barrutia, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordea jardunaldiotan izango da.

Akordeoi kontzertua izango da azaroaren 21ean

 Eskoriatza Azaroaren 21ean, domeka, akordeoi kontzertua egingo da Eskoriatzan, arratsaldeko 13:00etan. Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen areto nagusian izango da.

Aurora borealei buruzko erakusketa

 Eskoriatza Azaroaren 4an, eguena, Aurora 2001 erakusketa irekiko dute kultura etxean. Inaugurazio hitzaldi batekin irekiko dute; Jon Teus espedizioko kideak emango du. Hilaren 14ra arte egongo da zabalik erakusketa.

Ume eta helduendako euskal jolas ikastaroak antolatu dituzte

 Eskoriatza Euskarazko jolasen gaineko bi ikastaro antolatu ditu Eskoriatzako Udalak. Bata lehenengo aldiz antolatzen dute, eta guraso eta seme-alabek batera egitekoa da. Bestea helduei zuzenduta dago, eta 5 urte arteko umeen jolas eta abestien gainekoa da.

Askatasunaren prentsaurrekoa Eskoriatzan

 Eskoriatza Askatasunak prentsaurrekoa eskaini zuen astelehenean, urriak 18, Eskoriatzan. "Ertzaintzak bereziki gure eskualdean izan duen jarrera bortitza salatu" gura izan zuten horrela.

Perretxikozaletasuna sasoi-sasoian hartu dute eskoriatzarrek

 Eskoriatza Luis Ezeiza ikastetxeko umeek ondo baino hobeto pasatu zuten perretxikoak hartzen. Zapatu arratsaldean egin zuten perretxikoen sailkapena. Domekan, erakustaldi bikaina osatu zuten.

40 kilometro mendiko bizikletarekin

 Eskoriatza Oñatiko eta Gatzagako ibilaldietan gozatu eta gero, ibarreko mendiko bizikletako zaleek galdu ezin duten hitzordua daukaten domekan, Eskoriatzako zeharkaldia, hain zuzen. 09:30ean hasiko dute proba, Herriko Plazan.

Perretxikoak nagusi asteburuan

 Eskoriatza Perretxikoak izango dira protagonista Eskoriatzan urriaren 16 eta 17an. Mikologiari buruzko jardunaldiak antolatu ditu Luis Ezeiza guraso elkarteak egun horietarako: mendi irteera, hitzaldiak, erakusketa…

Errorea

 Eskoriatza Errore baten ondorioz, Aretxabaletako atalean argitaratu beharreko albiste hau Eskoriatzan argitaratu da.

‘Eskoriatzako Herria’ Ikerketa Beka

 Eskoriatza Herriko argazki zaharrak oinarri hartuta, beka kaleratu du Eskoriatzako Udalak. Argazki zaharrak eskuratu, katalogatu eta digitalizatzeko beka da; 2800 euroko diru-laguntza emango dira lanak egiteko.

Ezohiko osoko bilkuran onartutakoak

 Eskoriatza Atzoko ezohiko osoko bilkuran onartutako mozioan, egunotako mobilizazioen aurrean Udalaren jarrera adierazi zuten. Bestalde, iluntzeko bilkuran, ez zen istilurik gertatu. Zortzi aldeko botorekin onartu zen mozioa. Aldeko botoak: EAko hiruk, EAJko bik eta EBko bik eta Elizateetako ordezkariak. Ez ziren mozioan egon PSEE-EEko bi zinegotzi eta EAJko bat.

Presazko osoko bilkura gaur, martitzena

 Eskoriatza Marixol Iparragirreren atxiloketa salatzeko agerraldia egin zuten domekan Eskoriatzan eta atzo, atxilotuen eta Marixolen semearen egoeraren berri izateko informazio-bilkura egin zuten. Bietan, Ertzaintza agertu eta istiluak izan ziren. Hori salatzeko, urgentziazko bilkura egingo dute gaur Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan, 18:00etan.

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak

Kreditu txartelak
Makillajea
Hortz zuritzea
Osteopatia
Gune komertziala