Logoa

Bi hotel zabalduko dituzte: bata Torrebason eta bestea erdialdean

 Eskoriatza Ostatu eskaintzarik ez izatetik bi hotel izatera pasako da Eskoriatza. Torrebason egiten dabiltzana, Mendigoia, urtea bukatu aurretik inauguratuko dute. Eta Azkoaga etxea ere hotela bihurtu gura dute.

XVI. Mendi bizikleta ibilaldia

 Eskoriatza Mendi bizikleta ibilaldia egingo dute Eskoriatzan domekan, urriak 23. Ibilaldia, goizeko 09:30ean hasiko da herriko plazatik.

Gazteei zuzendutako ikastaroak

 Eskoriatza Eskoriatzako gazteei zuzenduta bi ikastaro antolatu dira: Perkusio eta Funky ikastaroa.

Hiriberritze plana, herrian egin beharreko hobekuntzak jasotzeko

 Eskoriatza Udala iaz hasi zen bizilagunekin batzen eta herrian egin beharreko hobekuntzen proposamenak jasotzen. 200 proposamen baino gehiago jaso zituzten. Egunotan proposamen gehiago jasotzen dabiltza.

Argazkien eta edadetuen testigantzen bitartez herriko historia jasotzen dabiltza

 Eskoriatza Udaleko Kultura Sailak ia 500 argazki batuta zituen identifikatu eta katalogatu barik. Horri irtenbidea emateko, beka bat atera zuten. Leire Parra arrasatearra ibili da argazkiak katalogatzen, informazioa batzen eta adinduen testigantzak jasotzen.

Ludotekan matrikulatzeko kanpaina hasi da

 Eskoriatza Eskoriatzako Ludotekak matrikulazio kanpaina zabalik du. Matrikulazioa bultzatzeko eta Eskoriatzako umeak bertaratu daitezen ekintza batzuk antolatu dituzte aste honetarako.

Dardarak eta pitzadurak eragin dituzte autobideko lanetan egindako leherketek

 Eskoriatza Abuztu bukaeran eta joan den asteko martitzen eta egubakoitzean dardara handiak igarri zituzten hainbat herritarrek. Are gehiago, autobideko lanen ondoan dagoen etxe baten pitzadurak sortu dira. Autobideko lanetan egindako leherketak dira horren iturri.

Urrian hasiko da Guraso Eskola

 Eskoriatza Aurten ere Guraso Eskola antolatu du Eskoriatzako Udalak. Gurasoek seme-alaben inguruko gaiei buruz eztabaidatu eta hausnartzeko gunea izango da. Parte hartzeko, irailaren 28a baino lehen eman behar da izena udaletxean edo kultura etxean.

Udalak 65 urtetik gorakoei egindako omenaldian 210 erretiratu inguru izan ziren

 Eskoriatza Atzo, irailak 25, Udalak 65 urtetik gorako erretiratuak omendu zituen. Gizonezkoen artean Antonio Izagirre omendu zuen. Emakumezkoetan, berriz, Rosalia Blanco izan zen omendua.

Ibarraundi Museoan hainbat hitzaldi eskainiko dira

 Eskoriatza Irailaren 20tik aurrera Ibarraundi Museoko aretoan hainbat hitzaldi eskainiko dira. Hitzaldiak arratsaldeko 19:00etan izango dira.

Ukatu egin dute AP-1eko kaltetuak Batzar Nagusietan agertzeko eskaera

 Eskoriatza AP-1 autobideak kaltetutakoen batzordeak ezingo du Batzar Nagusietan hitz egin, Aralar batzarkide taldeak eskatu zuen moduan. Izan ere, proposamena bozkatu dute, eta ez dute onartu. Aralarrek salatzen du “Eskoriatzako herritarrei ahotsa ukatu izana”.contributors:

Saskibaloia: Emakumezkoen Euskal Kopa

 Eskoriatza Emakumezkoen Euskal Kopako saskibaloi partiduak jokatuko dira Eskoriatzako kiroldegian irailaren 16tik 18rako aste bukaeran.

Pintura ikastaroa

 Eskoriatza Pintura ikastaroa eskainiko da Eskoriatzako kultura etxean. Izena emateko epea zabalik dago irailaren 23a arte.

Gazteendako ikastaroak aste bukaeretan

 Eskoriatza Eskoriatzako Udaleko Gazteria Zerbitzuak bi ikastaro antolatu ditu aste bukaeretan Eskoriatzan gazteek aisialdiaz goza dezaten. Ikastaroak aste bukaera bakarrekoak izango dira eta adin talde desberdinei zuzenduta daude.

Eskoriatzako musika taldeekin osatutako diskoa grabatu nahi du Udalak

 Eskoriatza Udaleko Gazteria Zerbitzuak jarri du martxan egitasmoa, gazteek egiten duten musika sustatzeko helburuarekin. Diskoan parte hartzeko irailaren 12a baino lehen eman behar da izena.

Ibarraundi Museoko oroigarriak salgai daude

 Eskoriatza Kamisetak, belarritakoak edota giltzatakoak, besteak beste, salgai daude Ibarraundi Museoan. Propio egindako txakolina erosteko aukera ere bada bertan.

Kiroldegiko zoruko lanak amaitzear

 Eskoriatza Intxaurtxuetako zorua konpontzeko lanak amaitzear daude. Laster bernizadurari ekingo diote eta hurrengo egunetan marrak egingo dituzte. Erabiltzeko prest egongo irailetik aurrera.

Martitzenean lan-istripua izan zuen langile bat hil zen atzo

 Eskoriatza Eskoriatzako obra batzuetan lanean ari zela erori zen 44 urteko M.G.F. Erorketan izandako zauri larrien ondorioz, atzo hil zen eraikuntzako langilea. Jatorriz portugaldarra zen eta Arrasateko Amaral enpresarentzako ziharduen lanean. Istripu honekin, dagoeneko bi dira urte honetan lan-istripuz hildakoak Debagoienean.

Eskoriatzarrak berriz ere haserre, autobidea dela eta

 Eskoriatza Bidegik dio bere oharrean, autobideko obren jarraipenerako Udal Batzordearekin hainbat bilera egin ostean adostu dutela proiektu berria.

Parte-hartzea eta giro alaia izan dira San Pedro jaietako adierazgarri

 Eskoriatza Bukatu dira San Pedro jaiak eskoriatzarrendako. Antolatzaileak pozik azaldu dira eta jaien gaineko balorazio positiboa egin dute.

Gida komertziala

Caldereria Cantera

Caldereria Cantera Aingeru guarda pasealekua 29
20540 Eskoriatza
Tel.: 943714811
http://www.caldereriacantera.com

Gida komertzialeko produktuak

Aerotermia
Opariak
Aromaterapia
EskoSport bizikletak