2017/07/30 22:45

Ikuskizunak

San Inazio egun bezperan, su artifizial musikatua

San Inazio egun bezperan, su artifizial musikatua
Eskoriatza

Musika eta su artifizialak batzen dituen ikuskizuna antolatu du Eskoriatzako Udalak, Gipuzkoako patroia den San Inazio egun bezperarako, uztailaren 30erako.

Argi eta soinu-ikuskizun magikoa, uztailean, Eskoriatzan  izan diren ekintza guztiei amaiera emateko antolatu dute alde batetik, eta bestetik, San Pedro jaietan, eta hauen osteko ekintzetan parte hartu duten herritar guztiei eskerrak emateko. Hala nola, abuztuko oporrei ongi-etorria emango diote egitasmo berezi honekin.

Argi-soinu ikuskizuna, 22:45ean

Musika zati ezberdin edo pieza bat efektu piroteknikoekin sinkronizatutako arte-sorkaria 22:45ean hasiko da, eta Udaletik adierazi dute egitasmo hau ikusteko leku egokiena Olazar auzoko ingurua dela. Hala, herritarrei bertaratzeko deia eginaz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak