Martxan da San Pedro jaietarako esaldi lehiaketa

Imanol Beloki Unamuno 2017ko mai. 12a, 14:26
esaldi lehiaketako kartela.

San Pedro jaietako XVIII. esaldi lehiaketa martxan da eta parte hartu nahi duenak aukera izango du maiatzaren 21era arte. Irudimen handikoak, errimadunak, euskarazkoak… buruari bueltak emateko lehiaketa hasi da, horrenbestez.

Jaietarako pegatinak ateratzeko esaldi lehiaketak aurten ere ez du hutsik egingo, eta 13 urtetik gorako hiru pertsona baino gehiagoko taldeentzat da aurten ere.

Neurriz kanpokoak baztertu

Talde bakoitzak gutxienez esaldi bat aurkeztu beharko du eta gehienez, gura beste. Bestalde, ez dira onartuko neurriz kanpoko kontsumoa edo jarrera sexistak bultzatzen dituzten esaldiak. Talde bakoitzak gaitzizen bat bakarrik erabil dezake eta pertsona batek talde batean bakarrik har dezake parte.

Parte hartzeko egin beharrekoa

Kultura etxean, bibliotekan eta kiroldegian jarriko diren gutunontzietan entregatu beharko dira esaldiak; gutun-azalean, taldearen izena ipini behar da, eta, barruan, beste gutun-azal itxi batean, datuen txartela sartu behar da. Bestalde, euskara@eskoriatza.eus kontura ere bidal daitezke esaldiak.

Udaleko Kultura batzordea izango da esaldi lehiaketaren epaimahaia. Jasotako esaldi guztien artean lehenengo aukeraketa bat egingo da, eta ekainaren 7an iragarriko da talde irabazlearen izena, eskoriatza.eus webgunean. Irabazten duen esaldiarekin, San Pedro jaietan kartel bat jarriko dute Herriko Plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak