Oihana Aranak irabazi du Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa

Amaia Txintxurreta Guridi 2017ko api. 3a, 17:38

Atzo, domeka, jokatu zen Azpeitiko Soreasu aretoan Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa eta hamabost urteko Oihana Arana eskoriatzarra izan da garaile. Eskoriatzarrak lehenengo finalean lortu du txapela janztea.

Eskarmentu dezente gehiagoko lehiakideei nagusitu zitzaien Aretxabaletako Lekaixoka bertso-eskolan trebatzen ari den Arana. Saio hasierako agur bertsoan, “inoiz baino hobeto nahi dut egin hegan” kantatu zuen, eta esana egi bihurtu zen. Oso urduri hasi zela esan du txapeldun berriak eta ez zuela espero hain ondo ibiltzea.

Txapela, orain hilabete gutxi hildako Juan Mari osabari eskaini zion, eta baita Haizea ahizpa bikiari ere.

Hamazazpi urteko Urko Arregi oñatiarrak ere hartu zuen parte atzoko finalean, baina ezin izan da Euskal Herrikora sailkatu.

Atzoko finaleko bigarren sailkatua, Jokin Irastortza, Oiartzungo bertso-eskolako ikaslea izan zen. Eta Aranarekin batera parte hartuko du Euskal Herriko finalean, Sarako herrian, ekainaren 10ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak