'Elkarrekin esnatzeko ordua' liburuaren berri eman die Kirmen Uribek eskoriatzarrei

Mirari Altube Arrese 2017ko mar. 30a, 14:00

Irakurri, gozatu eta oparitu  egitasmoa jarri dute abian Eskoriatzan, Liburuaren Nazioarteko Egunari begira. Eta atzo, Kirmen Uribe idazlea gonbidatu zuten Elkarrekin esnatzeko ordua liburuaren gainean jarduteko.

Eskoriatzako Zaldibar antzokira gerturatu zen Kirmen Uribe idazle ondarrutarra atzo. 25 bat lagun zituen zain han, eta giro goxoan Elkarrekin esnatzeko ordua eleberriaren gainean jardun zuen Bibliotekako arduradun den Iñaki Agirianok gidatuta.

Tronpeta doinuek lagun eginda sartu ziren XX. mendean, gerra garaiko kontuetan. Izan ere, horixe jaso du Uribek Elkarrekin esnatzeko ordua eleberrian; gerra aurrea, gerra bera eta frankismoa bizi izan zuen belaunaldiaren istorioa.

Azaroan argitaratu zuen eleberria Uribek eta oso pozik dago izan duen harrerarekin. Lau hizkuntzatan argitaratu du aldi berean: euskaraz, gazteleraz, galegoz eta katalanez. Eta laster frantsesez eta portugesez ere ikusiko du argia.

Bilbao-New York-Bilbao lehenengo eleberri hura idatzi zuen Kirmen Uribetik baduela honek ere adierazi du, bai orduan eta bai orain erabat libre sentitu delako idazterako orduan, eta bi kasuetan erreboltari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak