goiena.eus

Tipi-tapa, tipi-tapa... Korrika Eskoriatzan

 Eskoriatza

Korrikak, aurten, 20. aldia beteko du. Otxandion hasiko da martxoaren 30ean eta apirilaren 9an bukatuko da Iruñean. Eskoriatzatik apirilaren 8an pasako da, eta, hain zuzen ere, Eskoriatzako Korrika batzordeak hainbat bilera egin ditu egunari forma emateko eta aurretik egingo den Korrika Kulturaleko ekintzak antolatzeko.

Azkeneko hilabeteetan, hainbat eragile elkartu dira bileretan, eta korrikari eta euskarari bultzada emateko egitarau bateratua prestatu du batzorde horrek.

Eskoriatza, euskararen alde

Esan bezala, zapatuan, apirilaren 8an, pasako da Korrika Eskoriatzatik, arratsaldeko ordu bietan, eta "aukera ezin hobea da euskararen aldeko jaiegun bat antolatzeko". Hala, "herritar guztiei dei egiten diegu ekintzetan parte hartzeko", adierazi du Eskoriatzako Korrika batzordeak.

Postaka giza katea

Euskararen transmisioa irudikatuko duen erronka horretan, talde eta elkarte ugarik bat egin dute, euren ekarpenarekin. Asmoa giza kate herrikoi bat egitea da norbanako bakoitzak sinbolikoki adieraziz euskararen transmisioaren bidean pauso txiki bat emango duela.

Ixotu gazte taldeak Postaka antolatu zuen duela bi urte, Korrikak Eskoriatzako kaleak zeharkatuko ez zituelako, eta oso ekintza arrakastatsua izan zen. Beraz, ordukoa errepikatu beharrik ez dago, aurten Korrikak Eskoriatza zeharkatuko duelako, baina herritarren arteko ekintza hori gauzatzea erabaki du Ixotu taldeak.

'Zuk ekarri, zuk jan'

Plazan mahaiak eta aulkiak jarriko dira eta nork berea –etxean prestatua edo erositakoa...– eroan eta jateko aukera izango da. Korrika batzordeak baloratu zuen bultzatu beharreko eredua dela eta herritar guztiak bertaratzeko eskatu dute.

Egitaraua

Apirilak 1, zapatua

  • 10:00 Atxorrotxera igoera: Hiru ibilbide – oinez (5,1 km) , korrika (11,2 km) edo bizikletan (14 km)
  • 12:00 Ekitaldia.

Apirilak 6, eguena

  • 19:00 Kale Erabileraren Neurketak. Herrigintzaz eta irrigintzaz Joxe Mari Agirretxeren –Porrotx– eta Olatz Altunaren emanaldia. Zenbat euskara hitz egiten da Eskoriatzako kaleetan? Udalak eskatuta eta Soziolinguistika Klusterrak zuzenduta, neurketa egin zuen Ixotuk 2016ko irailean eta han jasotako emaitzak aurkeztuko dira.

Apirilak 7, egubakoitza

  • 10:30 Korrika Txikia.
  • 22:30 Inkernun Txalainak (Hertzainak taldearen bertsioak).

Apirilak 8, zapatua

  • 10:30 Postaka giza katea. Intxaurtxuetatik Aranburuzabalara, euskara eskutik eskura.
  • 12:15 Korrikaren mezua irakurtzea, euskal dantzak, taloak.
  • 14:00 Korrika Eskoriatzatik pasako da.
  • 15:00 Zuk ekarri, zuk jan bazkaria Herriko Plazan.
  • 16:30 Beñat Intxausperekin 'Euskal kantuen kantaldia'.
  • 18:00 Buruhandiak.
  • 19:00 TTek elektrotxaranga.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa