goiena.eus

Baserri izenak seinaleetan jarri dituzte

 Eskoriatza

Eskoriatzako Zarimutz, Marulanda eta Maringo baserrietarako bidegurutzeetan seinaleak jarri berri dituzte baserri izenekin, eta seinaletik  baserria zenbat distantziara dagoen ere ipintzen du. Gainontzeko elizateetan duela 5-6 urte inguru jarri zituen Udalak, eta, ekimen horrekin, baserriak bilatu nahi dituenari erraztasunak ematea da helburua.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa