goiena.eus

Ganuza etxea bisitatuko dute bihar Markel Olanok eta Cristina Uriartek

 Eskoriatza

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Cristina Uriartek eta Gipuzkoako diputatu nagusi Markel Olanok Eskoriatzako XVII. mendeko Ganuza jauregia –Arizmendiko Jose Arana gunea– bertatik bertara ezagutzera joango dira bihar.

Ganuza etxea bisitatuko dute bihar Markel Olanok eta Cristina Uriartek
Gaunaza etxea –Arizmendiko Jose Arana gunea–. | Ikusi handiago | Argazki originala

10:30ean egingo diete harrera; Haur Hezkuntza garatzeko prestatu eta egin berri duten proiektu eraldatzailea jarri dute martxan eraikin horretan, eta lanak nola geratu diren ikustera joango dira. 10:40 inguruan, Yagoba Larrañaga obren arduraduna (alde arkitektonikoa) eta diseinuaren zuzendaritza kudeatu duten Amaia Arrietak eta Aitor Elizaranek (alde pedagogikoa) eraikinaren ibilbide gidatua egingo diete agintariei.

11:15ean, berriz, Aitziber Arregi Arizmendi Ikastolako lehendakariak,  Joserra Zubizarreta, Eskoriatzako alkateak, Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak, Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak eta Joxean Alustiza Gizabidea Fundazioko lehendakariak adierazpenak egingo dituzte Ganuza jauregiko pintura gelan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa