goiena.eus

Jose Arana gunekoek Emakumeen Egunaren bueltan ekintza ugari egin dituzte

 Eskoriatza

Arizmendiko Jose Arana gunean hainbat ekintza egin dituzte gaur, Emakumeen Nazioarte Egunean. Jolasak, kantuak, eta martxoak 8ak duen esanahia landu dute haurrek, besteak beste.

Arizmendiko Jose Arana gunean ere hainbat ekintza egin dituzte Emakumeen Nazioarte Egunean. Nahiz-eta egoitzatik kalera ez diren irten, genero ikuspegia oinarri izanda hainbat jolas egin dituzte egun osoan zehar.

Taldeetan batuta, haurrei Martxoaren 8aren esanahia transmititzen saiatu dira bertako irakasleak, eta hala gaia landu dute. Besteak beste, noiztik ospatzen den eguna, zergatik den… Horren ondoren, marrazkiak egiten aritu dira, eta talde argazkia ere egin dute egoitzako patioan emakumearen ikurra eginez.

Ikusi argazki guztiak handiago

Jose Arana gunekoek Emakumeen Egunaren bueltan ekintza ugari egin dituzte - 1

Jose Arana gunekoek Emakumeen Egunaren bueltan ekintza ugari egin dituzte - 2

Jose Arana gunekoek Emakumeen Egunaren bueltan ekintza ugari egin dituzte - 3

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa