Hiru egunerako aisi eskaintzan izena emateko azken eguna

Imanol Beloki Unamuno 2017ko mar. 3a, 10:22

Eskoriatzako Udalak Txirikila Aisialdi Elkartearekin batera, apirilaren 10, 11 eta 12rako antolatutako aisialdi eskaintzarako izena emateko azken eguna gaur izango dute bertan lan egin nahi duten begiraleek.

Hiru egun horietan 10:00etatik 13:00etara egingo dute lan aukeratuak izango diren begiraleek; LH1 eta LH6 arteko umeei zuzendutako aisialdi eskaintzan, kirol ekintzak, sukaldaritza, ginkanak, jolasak, igerilekua… denetarik izango dute. Interesatuek curriculuma gazteria@eskoriatza.eus posta elektronikora bidali dezakete edo Tortolis ludotekara eraman dezakete zuzenean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak