Liderraren aurka jokatuko dute Eskoriatzako neskek, Urretxun

Imanol Beloki Unamuno 2017ko mar. 3a, 10:17
Eskoriatzako saskibaloi jokalaria baloiarekin.

Zapatuan, 16:00etan, Urretxun jokatuko dute partidua Eskoriatzako saskibaloi taldeko emakumezko seniorrek, AYMA Goierri taldearen aurka. Inauterietan deskantsua izan ostean, garaipenaren bila irtengo dira kantxara, sailkapeneko goiko postuak eskuratzeko asmotan.

Aurten, liga formatua aldatuta dute seniorrek datorren urtera begira, eta, A1 mailan jokatu nahi badute, lehenengo bost postuen artean geratu beharko dute Eskoriatzako neskek. Aurkariak liderrak dira 18 punturekin eta Eskoriatzako neskak, berriz, laugarren postuan daude, 17 punturekin. Hala, postu horretatik jaitsi barik, liga amaitu arte, ahal dituzten partidu guztiak irabazi, eta gero final-laurdenak jokatu beharko dituzte beraien helburua lortu nahi badute.

Lesioak errekuperatuta

Azken jardunaldietan izandako kargak eta lesioak errekuperatzeko denbora izan dute Inauterietan izan duten atsedenaldiarekin. Hala, garaipenaren bila irtengo dira kantxara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak