Iker Eskibel, Contadorrekin eta Bassorekin

Imanol Beloki Unamuno 2017ko ots. 13a, 19:33

Fundacion Alberto Contador Polartec taldearen aurkezpena izan da gaur goizean Mostolesen, eta Iker Eskibel Eskoriatzako txirrindularia bertan izan da gaur, izan ere, 2017 denboraldian, 23 urtetik azpikoen taldean arituko da. "Pozik eta ilusioz" agertu da eskoriatzarra ekitaldian, eta hainbat irudi bidali dizkigu bertatik; Alberto Contador eta Iban Bassorekin ateratako argazkiak barne.

Taldearen babesle eta hornitzaileez gain, junior mailako 13 txirrindulari eta 23 urtetik azpikoen taldeko 16 txirrindularik hartu dute parte ekitaldian, eta aipatzekoa da, Trek-Segafredo taldeko liderra den Alberto Contador txirrindularia eta Ivan Basso italiar txirrindulari ohia ere aurkezpenean izan direla.

Eskibel lanerako prest

Iker Eskibelek azaldu digunez: "Taldearen aurkezpena oso ondo joan da. Alberto Contador egon da, ez dugula asko ikusten, Ivan Basso, Polartec-eko nagusia ere etorri zaigu AEB-etatik aurkezpenerako soilik… Pozgarria izan da erreferentziazko bi txirrindulariekin egotea. Bestalde, ibilbide berriari gogor ekiteko prest nago, eta otsailaren 26an Espainiako kopako Don Benito lasterketa egingo dut Extremaduran".

Iker Eskibel eta Alberto Contador:

 

Iker Eskibel eta Iban Basso:

Talde Argazkia:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak