Amaitu dituzte Santa Columba baseliza egonkortzeko lanak

Imanol Beloki Unamuno 2017ko ots. 8a, 15:45
Eskoriatzatik Leintz Gatzagara bidean dagoen Santa Columba baseliza.

Gastanaidi baserri ondoan dago Santa Columba baseliza, Eskoriatzatik Leintz Gatzagara doan errepide alboan. Dokumentuen arabera, 1556an existitzen zen erreferentzia dago, eta, errepidera jausteko arriskua zegoela-eta, segurtasuna bermatzeko konponketa-lan batzuk egin dituzte egunotan.

Pasa den egubakoitzean hasi ziren baselizako ezkilaren oinarrizko zutabea sendotzen, eta astelehenean amaitu zituzten lanak. Hala ere, teilatua barrura sartuta dago aspalditik, eta bertako bizilagunek ez dakite guztiz konponduko duten edo ez. Honela azaldu du Juan Karlos Bengoa bizilagunak: "Kanpaia duen ezkila okertuta dago, eta bere egunean matxoi bat jarri zioten, baina arriskua du. Horregatik, bizilagunok arazoaren berri eman genion Udalari, eta apezpikutza berehala jarri da martxan. Orain, arriskua kentzeko egur batzuk jarri dituzte zutabeari eusteko, baina ez dakigu zer egingo duten hemendik aurrera…".

Zer egingo den, erabakitzeke

Orain, zer egingo duten erabaki beharko da: baseliza bota, konpondu... Hala ere, sendotu den zutabeaz gain, sabaia ere barrurantz dago sartuta, eta konponketa handia egin beharko litzateke; izan ere, teilatua handi samarra da. "Hormak ondo daude, baina Diputazioak eta apezpikutzak erabaki beharko dute zer egin. Bestalde, Eskoriatzan maila ezberdineko ondareak daude zerrendatuta ondare kultural; hau oinarrizko babesekoa da, eta ez dakit zein garrantzi emango dioten… Oraingoz, behintzat, errepidean sor daitekeen arriskua ekidin dute".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak