Zapi koloretsuz jantzi da Eskoriatza kinttaden egunean

Maite Txintxurreta 2017ko ots. 4a, 14:14

Urte berean jaiotako eskoriatzarrek elkartzeko aitzakia dute gaurkoan. Goizean Herriko Plaza inguruan eta tabernetan ibili dira giroaz gozatzen, eta eguerdian mahaiaren bueltan batu dira, arratsalderako indarrak batzeko. 1999an jaiotakoek lehenengo kinttada dute gaur, eta goizean santa eskean aritu dira.

Ohitura den moduan, gaur, kinttada eguna, goizetik santa eskean ibili dira duela 18 urte jaiotako eskoriatzarrak.Zapi berdea lepoan, eurak dira gaurkoan protagonista, lehenengoko kinttada baitute.

Gazteenez gain, baina, lehenago jaiotakoen kuadrilek ere ez dute gaurkoan lagunartean bazkaria egin eta egun polit bat pasatzeko. Hala, kolore desberdinetako zapiez jantzi dira Herriko Plaza eta inguruko kaleak.

Txorizo mokadutxoa janez eta sagardo kupelean edalontzia beteta, giro paregabea jarri dute. Aresko elkartekoak ere bertan izan dira, Aresko martxarako boletoak eta kamisetak saltzen.

Erlazionatuak

Kinttaden eguna, lagunartean

Maite Txintxurreta 2017 ots 04 Eskoriatza

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak