2016an jaiotako haurren izenean, zuhaitz landatzea

Imanol Beloki Unamuno 2017ko urt. 26a, 17:00

2016an, 29 haur jaio ziren Eskoriatzan, eta 2006a ezkero datorren ohiturari jarraituz, zuhaitzak landatuko dituzte gurasoek haurren izenean.

Guztira, hamabost zuhaitz landatuko dituzte, Ibarraundi museoko teknikarien laguntzarekin; lizarrak eta haltzak izango dira. Arbiñoste inguruan landatuko dituzte, baina Ibarraundin izango dute lehenbiziko hitzordua, goizeko hamaiketan, gero, handik, zuhaitzak landatuko dituzten eremura joan daitezen guztiak batera.

Hainbat helburu

Saioa Altzua Ibarraundi museoko teknikariak adierazi duenez, ekimen horrek euskal herritarrokin lotura handia dauka: "Zuhaitzek gure bizitzan duten garrantzia azpimarratu nahi dugu ekimen honekin. Euskaldunentzat sinbolikoak dira…".

Azken hamar urteetan,  hainbat txokotan landatu dira zuhaitzak herrian: Ibarraundi museo ondoan, Aingeru Guardan, Elorretan, Dorleta auzoan… eta, ekimen polita izateaz gain, familiarekin egun ederra pasatzeko aukera ematen du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak