Eskoriatzarrak euskal selekzioarekin izan dira

Imanol Beloki Unamuno 2017ko urt. 19a, 11:07
Marta Gartzia, Nerea Pavo, Jokin Rayo eta Oier Saenz de Azkunaga.

Marta Gartzia, Nerea Pavo, Oier Saenz de Azkunaga era Jokin Rayo areto futbol jokalari eskoriatzarrak, euskal selekzioarekin izan dira.

Marta Gartzia eta Nerea Pavo areto futboleko jokalari eskoriatzarrak 21 urtez azpiko euskal selekzioarekin izan dira pasa den aste bukaeran, Kantabrian jokatzen, eta Portugaleten jokatuko den txapelketarako sailkatu dira. Asteburu honetan, berriz, Valentziako erkidegoaren eta Gaztela-Mantxaren aurka jokatuko dute.

Nerea Pavo atezaina da, eta, Eskoriatzako taldean urte askoz egon ostean, bigarren mailako Ordizia taldean ari da jokatzen iaztik. Marta Gartzia, berriz, duela hiru urte sortu zen Eskoriatzako emakumezkoen areto futbol taldean ari da, senior mailan.

Kadeteak ere bai

Bestalde, Jokin Rayo eta Oier Saenz de Azkunaga eskoriatzarrak, kadete mailan, euskal selekzioarekin izan ziren Valdepeñasko (Ciudad Real) Espainiako txapelketan. Extremaduraren, Gaztela-Mantxaren eta Kanariarren aurka jokatu zuten, baina ez zuten partidurik irabazi, eta ezin izan ziren hurrengo faserako sailkatu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak