Santa Ana auzoko lanak astebete barru amaituko dituzte

Imanol Beloki Unamuno 2017ko urt. 18a, 15:28

Pagaldai harategiaren parean hasi dira mugikortasun eta irisgarritasun lanak egiten. Goratutako zebra-bidea jarriko da autoek abiadura moteldu dezaten, espaloia jarriko da, eta zati horretan trafikoa aldiko norabide batekoa izango da hemendik aurrera.

Hori horrela, lehentasuna izango dute Antsoategiko biribilgunetik datozen autoek, eta ez Zaldibar aparkalekutik datozenek. Bestalde, espaloia zabaltzen ari dira Pagaldai harategiko aldean, eta egokitu ere egingo dute, errepideari zati bat kenduz. Hauek dira Santa Ana auzoan, egiten ari diren lanak, eta datorren asterako amaituta egotea aurreikusten dute Udaletik. Josu Ezkurdia Hirigintza eta Mugikortasuneko batzordeburuak adierazi duenez, "Lanen aurrekontua, 16.000 eurokoa izango da, eta lan hauek egitearen arrazoia, oinezkoen mugikortasunari lehentasuna ematea izan da, besteak beste".
2016ko azaroan onartu zen lan obra egitea, eta azaroan hasi behar baziren ere, atzerapenak izan dira epeekin, eta aurreko hastean hasi zituzten lanak Bergarako Artzamendi enpresakoek.

Arbiñosteko bidegurutzea

Bestalde, Aranburuzabala eta Arbiñosteko bidegurutzean ere lanak egiten ari dira. Bere garaian etxeak egin behar zituzten bertan, baina bertan behera geratu ziren. "Han joango ziren etxeekin batera, espaloia egin behar zen, baina ez direnez etxeak eraiki, egoera larria zegoen bidegurutzean. Hala, eremu hori behar den moduan geratzeko eskatu genuen, eta obra Udalak egin beharrean, promotoreak gauzatuko du".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak