Inauterietako mozorro lehiaketa eta desfilea bileran aztergai

Imanol Beloki Unamuno 2017ko urt. 17a, 12:15

Urtero bezala, aurten ere inauterietan mozorro desfilea eta lehiaketa izango dira Eskoriatzan. Otsailaren 25ean ospatuko da festa, eta egunerako erabakiak hartzeko antolatu du bilera irekia Udalak, eguenean, 20:00etan, kultura etxean izango dena.

Kontuan izanik parte hartzaileen eta ikusleen artean sortzen duten interesa eta ikusmina, desfile eta lehiaketak, azken urteetan aldaketak egin ditu Udalak batean zein bestean, herritarrek espero eta nahi dutenari ahal den neurrian erantzuteko.

Desfilearen antolaketa (ibilbidea, ordua, parte hartzaileen hurrenkera…) zein lehiaketaren oinarriak (kategoriak, sariak, balorazio irizpideak, epaimahaikideak…) hobetzeko asmoarekin antolatu da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak