goiena.eus

Eskoriatzak garaipen estua lortu du Cafes Aitona taldearen aurka (42-41)

  Kirola  Eskoriatza

Partida kaskarra jokatu arren, garaipen garrantzitsua eskuratu du Eskoriatzako taldeak etxean. Partidako azken uneetan lortutako bi hiruko erabakigarriei esker erabaki dute norgehiagoka Eskoriatzako neskek.

Neurketa ia osoan zehar aurretik mantendu dira markagailuan Eskoriatzakoak, baina Cafes Aitonak ez dio aurpegia galdu partidari, eta etxekoek ezin izan dute aldea erraz handitu. Eskoriatzako entrenatzaileak jarrera eskatu die behin eta berriro aulkitik jokalariei, eta azken uneetan lortutako bi hirukok erabaki dute norgehiagoka. Azken emaitza 42-41ekoa izan da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa