goiena.eus

Paulie & The Wood String eta Skovers taldeen kontzertuak bertan behera

 Eskoriatza

Inkernu tabernaren hamahirugarren urteurreneko datozen bi kontzertuak –Paulie & The Wood String eta Skovers– bertan behera geratu dira, osasun arazoengatik.

Paulie & The Wood String talde berria urtarrilaren 7an zen jotzekoa eta Skovers talde eskoriatzarra, berriz, urtarrilaren 14an, baina bi kontzertuak ez dira gauzatuko osasun arazoengatik.

Paulie & The Wood String  taldeko Eñaut Zubizarretak –biolontxeloa– bi atzamar apurtu ditu eta Skovers taldeko Iñaki Kortazarrek –bateria-jolea– lotailua (ligamentua). Honen ondorioz, emanaldiak atzeratzea pentsatu dute antolatzaileek. Hauxe adierazi du Kortazarrek: "Bertan behera utzi ditugu. Eñautek bi atzamar apurtu ditu eta nik ere hankako lotailua ez daukat ondo. Dena den, aurrerago emango ditugu kontzertuak, baina data zehazteko daukagu…".

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa