goiena.eus

Postu garbiketa arrakastatsua Eskoriatzan

 Eskoriatza

Abenduaren 30ean, egubakoitzean, Aldaype ehiza elkarteak urteroko postu garbiketa egin zuen. Hain zuzen ere, hamabi lagun batu ziren postu garbiketa egiteko eta arratsalde osoa eman zuten mendian.

Postu garbiketa arrakastatsua Eskoriatzan
Postu garbiketan batutakoak. | Ikusi handiago | Argazki originala

Lete, Apotzaga, Marin eta Alabitako parke naturaleko postuak garbitu zituzten. Zaborra eta kartutxoak jaso zituzten, guztira sei poltsa. Hala ere, Aldaype elkarteko Gerardo Canterak azpimarratu du mendia garbi dagoela: "Esan beharra dago ibili ginela ehiza postuak eta inguruak garbitzen, baina oso txukun zegoela. Mendiaren egoera aztertzea da ekimen honen asmoa. Dena den, zaborra jaso arren, aurretik kontzientziatu behar dira ehiztariak eta mendian ibiltzen diren guztiak mendira goazenean, garbi utzi behar dugula, hala, ez dagoelako garbitu beharrik".

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa