Silbestradien eta Manuel Muñoz Milian mozorrotutako korrikalari ugari

Imanol Beloki Unamuno 2017ko urt. 2a, 10:29

San Silvestre egunean, abenduaren 31n, IX. Silbestradie lasterketa izan zen Eskoriatzan, VI. Manuel Muñoz Milia sariarekin batera. Antolatzaileek gonbidapena luzatu zieten parte-hartzaileei mozorrotuta joateko, eta askok halaxe egin zuten.

Brindisa egin eta Eskoriatzako kaleetatik zehar hasi zuten lasterketa korrikalariek. Kalean hotz, baina giro beroak eta umoretsuak batu zuen lasterketa. Hainbat bira eman ostean, milia bat geratzen zenean, Manuel Muñoz Milia jokatu zen, eta irabazlea, Juan Maria Poza (4:48:50) izan zen gizonezkoetan, emakumezkoetan, berriz, Nerea Baena (6:02:68) izan zen azkarrena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak