Bacon Maiden taldearen heavy-rockakarekin Inkernu beteta

Imanol Beloki Unamuno 2016ko abe. 29a, 11:28
Bacon Maiden taldea Inkernuko oholtzan.

Inkernuren hamahirugarren urteurren ospakizuneko bigarren emanaldia izan zen atzo, Bacon Maiden. Kontzertura jende asko hurbildu zen, eta taberna txiki geratu arren, heavy-rock musika gailendu zen bertan ikus-entzuleen gozamenerako. Taldekideek azaldu bezala, tributu talde bat izan ez arren, heavy-metal taldeen bertsio mitikoekin osatutako emanaldia eskaini zuten. Batez ere, Iron Maiden taldearen kantuak, baina Thin Lizzy edo Judas Priest taldeen abestiak ere eskaini zituzten.

2008an sortutako Bacon Maiden taldea, hiru urteko isilunearen bueltan, berriro igo zen atzo agertokira Eskoriatzako Alex Regaño, Drop! taldeko bateria-jotzaile berriarekin. Gainerako musikariak berdinak izan ziren: Jon Garcia eta Iñigo Zubizarreta gitarra-joleak, Borja Hernandez baxu-jolea eta Aitor Aguirre ahotsa.

Lagun arteko proiektu bezala sortutako taldeak ondo pasatzeko helburuaz sortu zirela adierazi zuten, eta entzuleei hori transmitituz, hauek ere halaxe pasa zuten. Besteak beste: The Tropper, Doctor Doctor, Prowler… bezalako abesti mitikoak entzuteko aukera izan zen bertan.

Aurrera doa egitaraua

Abenduaren 25ean, Petti musikari beratarra izan zen oholtzan. Bere ahots sendoarekin eta gitarra akustikoaren laguntzaz emanaldi ederra eskaini zuen. Hurrengo emanaldia, berriz, Paulie & The Wood String taldeak eskainiko du urtarrilaren 7an, 23:00etan. Honen ostean, aldiz, Skovers Eskoriatzako taldeak itxiko du egitaraua urtarrilaren 14ean, 23:00etan emango duen kontzertuarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak