Gospel doinuekin beteko da domekan Zaldibar antzokia

Imanol Beloki Unamuno 2016ko abe. 15a, 17:00
The Upper Room taldea osatzen duten Mikel San Juan eta Iñaki Miguel

Gospel doinuak eskainiko ditu The Upper Room taldea osatzen duten Mikel San Juan eta Iñaki Miguel bikote donostiarrak. Emanaldia domekan izango da, 19:00etan, Zaldibar antzokian. 2005ean sortutako taldea da The Upper Room, eta gospela euskaraz eskaintzen duen talde bakarra da.

Saioan zehar, eurek konposatutako abestiak aurkeztuko dituzte eta baita hainbat pieza antologiko jo ere. Sarrerak lau eurotan erosi daitezke, aurrez, Manuel Muñoz kiroldegian edo bibe.me webgunean. Bateria, baxua, pianoa eta Mikelen ahotsa batuta eskainiko dute kontzertua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak