Izaki Gardenak taldea akustikoan izango da Inkernu tabenan

Imanol Beloki Unamuno 2016ko abe. 8a, 11:37

Inkernuren hamahirugarren urteurren festa ospatzeko, Izaki Gardenak taldea izango da, akustikoan, Inkernu tabernan. Atxorrotx Kultur Elkarteak antolatutako kontzertua abenduaren 9an, egubakoitza izango da, 23:00etan hasita.

Izaki Gardenak 2012. urtean Jon Basagurenen bakarkako abestiei forma emateko sorturiko taldea da. Iaz, aurkeztu zuten azken lana, Aurri gara izenekoa. Ordutik, 40 kontzertutik gora eman dituzte, eta hilaren 9an, formatu berezian eskainiko dute emanaldia. Gitarra akustikoarekin, elektrikoarekin eta hiru ahotsekin osatutako kontzertua, hain zuzen ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak