Ordubeteko lanuztea eta elkarretaratzea egin dute LOMCEren, Heziberriren eta murrizketen aurka

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko urr. 26a, 13:06

ELA eta Stee-Eilas sindikatuek ordu beteko lanuzteak eta elkarretaratzeak deitu dituzte Hego Euskal Herriko ikastetxe guztietan, Lomce legearen eta Eusko Jaurlaritzaren Heziberri proiektuaren aurka agertzeko. Gurasoen elkarte Ehigek bat egin du deialdiarekin.

Ordubeteko lanuztea eta elkarretaratzea egin dute goizeko 9:00etatik 10:00etara, Luis Ezeiza Herri Eskolako jolastokian. Izan ere, hezkuntzako hainbat sindikatuk eta Ehigek (Euskal Herriko ikasleen gurasoen elkarteak) mobilizazioak antolatu ditu gaurko LOMCEren, Heziberriren eta murrizketen aurka.

"Lanuzte honekin azken urteetan hezkuntza komunitatea jasaten ari den erreforma salatu nahi da: errebalidak, murrizketak…", azaldu dute Luis Ezeizatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak