Aho batez onartu dituzte Eskoriatzako osoko bilkuran jorratutako gai guztiak

Imanol Beloki 2016ko ira. 28a, 16:02

Aipatzekoena, Eskoriatzan merkataritza eta ostalaritza sustatzeko diru laguntzak emateko araudia onartzea izan zen. Baldintza aldaketa batzuk izan dira, batez ere euskararen presentzia handiagoa izateko helburuarekin.

Iraileko ohiko osoko bilkuran aho batez onartu ziren tratatutako gai guztiak, eta aipatzekoena merkataritza eta ostalaritza sustatzeko diru laguntzak emateko araudia onartzea izan zen.

Baldintza aldaketetan bi aipatu ziren nagusi moduan, batetik diru kantitate maximo bat izango dutela merkatariek, eta bestalde, ez dutela jasoko gastatutakoa baino gehiago. Baldintza aldaketez gain, diru laguntza honen helburu nagusia zein den ere adierazi zuen alkateak.

Aipatzeko beste gai batzuk ere mahai gainera atera ziren. Bertso eskolako zerbitzua esleitzea, eta bestetik gazteleku zerbitzuaren kontratua luzatzea.

Bertso eskolan aurrekontuan aldaketa egongo da. Lehen urtero egiten ziren aurrekontuak, orain aldiz, bi urteka egingo dira. Baina horrez gain ez dira aldaketarik egingo. Gaztelekuan berdina gertatzen da, baina kasu honetan datorren urtean, berriz konkurtsora eraman beharko da, izan ere, hau izango da azken luzapena.

Amaitzeko, galde-esken tartean kiroldegiko ordutegian eta kanpoko igerilekuan gastu eta herritarren erabilera aztertzeko eskatu zuen EH Bilduko Aitor Zubizarreta EH Bilduko bozeramaileak. Eta datuak dituzten arren, aztertuko dutela erantzun zion alkateak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak