goiena.eus

Suzko erruberak uztailaren 30ean Eskoriatzako plazan

 Eskoriatza

Eskoriatzako Udalak San Pedro jaietako hirugarren egunerako zituen prest suzko erruberak, bandera-jaitsierarekin batera. Baina euria egin, eta bertan behera utzi behar izan zuten ekintza. Horregatik erabaki dute uztailaren 30ean botatzea; Herriko Plazan izango da, 22:45ean. Ikuskizunak irudiak eta musika bateratuko ditu. 

Suzko erruberak uztailaren 30ean Eskoriatzako plazan
Su artifizialak Arrasateko San Juan jaietan, aurten. | Ikusi handiago | Argazki originala

Eskoriatzako Udalak jakinarazi duenez, plazan zuhaitzek markatzen duten ertzetik barrura plaza itxita egongo da, suek eskatzen duten segurtasun neurriak betetzeko. "Herritar guztiak gonbidatu nahi ditugu suak ikusi eta haiekin gozatzera", adierazi dute.

Erantzunak

Erantzuna | #1

EAJko buruzagiek diote suzko erruberek erraustegiak beste kutsatzen dutela...beraz libratu zarete eskoritzarrok. Jose Ramon Zubizarretari esker...edo eguraldiari esker.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa