Kontzertu alaia eskainiko du Big Band Berri taldeak

Imanol Beloki Unamuno 2016ko uzt. 22a, 11:04
Big Band Berri Gasteizko taldea kontzertuan. | pablo sanz

Gasteizko Luis Aranburu Udal Musika Eskolako ikasleek osatzen dute Big Band Berri taldea, eta gaur, Errekan Gora egitasmoaren barruan, kontzertua eskainiko dute Txistularien arratian, 22:30ean.

2004an ikasle eta irakasle talde baten ekimenez sortutako taldea da Big Band Berri. Gaur egun, aldiz, ikasleek soilik eramaten dute taldea aurrera, eta jazz taldea izan arren, beste hainbat estilo ere uztartzen dituzte beraien emanaldietan: funka, swinga… Taldeko Pablo Sanz tronboi-jolearen esanetan: "Estilo ezberdineko musika lantzeaz gain, gure taldera moldatutako bertsioak egiten ditugu. Dantzagarriak dira gehienak, baina baladaren bat edo beste joko dugu". Tina Turner, Stevie Wonder eta Michael Jackson taldeen bertsioak joko dituzte, besteak beste.

Musikari gazteak

Hogei musikarik osatzen dute taldea: tronboi-joleek, saxofonistek, tronpeta-joleak, piano-joleak, bateria-joleak, gitarristak, baxu-joleak eta abeslariak. "Bost hastean behin entseatzen dugu, eta talde gaztea gara. Gazteenak 17 urte izango ditu eta zaharrenak 50 urte. Musika eskolatik ikasleak taldera etortzera bultzatzen dituzte; batzuk etorri eta geratu egiten dira".

Batez ere, Gasteizen mugitzen den taldea da, eta Arabako hainbat herritara ere mugitzen dira. Aurten San Juan jaietan Nafarroan izan dira, eta gaur, Eskoriatzan izango dira herritarrei musika alaia eskaintzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak