San Pedro jaiak 2016

Yves Salaberri 'Xala': "Ni neu ongi aurkitzen naiz, gazte bat bezala"

Maite Txintxurreta 2016ko eka. 24a, 11:13
Xala Garfe enpresaren aurkezpenean

Begino izango du bikotekide Xalak ekainaren 29an Eskoriatzako San Pedro jaietan jokatuko duen partiduan. Saralegi eta Murgiondoren aurka arituko dira.

Etapa berri batean zaude, Garfe enpresarekin. Zer moduz?

Oso pozik, partidu asko jokatzen eta toki berriak ezagutzen, frontoiak eta jende desberdina ere bai. Ni neu ere ongi nago, gazte bat bezala!

Motibatuta zatoz Eskoriatzara?

Bai, oso. Frontoia ezagutzen dut, duela hamar bat urte jokatu nuen Titinen kontra eta oso polita da, beste batzuk baino pixka bat txikiagoa; aurrelariontzat oso aproposa da. Partidu hori gogoan daukat. Ondo jokatu nuen, eta espero dut oraingoan ere partidu polita egitea. Gogoz nago.

Giro ona izaten da Eskoriatzan?

Bai, jendea oso gertu dago eta frontoia goxoa da, bai jokatzeko eta bai ikusteko.

Begino izango duzu bikotekide.

Lehenago asko jokatu dut bere kontra, eta azkenaldian, berriz, bere ondoan. Uste dut bikote ona egiten dugula. ongi sentitzen naiz berarekin jokatzen. Giro ona daukagu, eta hori frontoian ere ikusten da.

Aurkariez zer duzu esateko?

Gogorrak dira. Saralegiren kontra sarritan jokatu dut, eta ezker gantxoarekin min handia egiten du. Ni ere saiatuko naiz min egiten, baina defendatzea ere tokatuko zait.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak