Jose Arana gunean obrak egingo dituzte

Imanol Beloki Unamuno 2016ko mai. 31a, 15:10

Arizmendi ikastolako Jose Arana gunean obrak hasiko dituzte uztailaren 4an, eta ekainaren amaieran, Huhezi Unibertsitateko Dorleta eraikinaren ondoko zelaian jarriko diren modulu aurrefabrikatuetara pasako dira lanek irauten duten bitartean.

Arizmendi ikastolan eraldaketa baterako urratsak egiten ari dira, eta urrats horietako bat eraikinen arkitektura, pedagogiaren zerbitzura jartzea da. Hala, espazio zabalagoa jarrita, umeen beharrak hobeto errespetatuko diren asmoarekin.

Eraikinaren ondarea errespetatuz

"Arizmendiko Haur Hezkuntzako azken gunea gara obra egingo duguna. Eraikin hau ondare bat da, XIX. mende hasierako margoak ditu… eta horregatik obra egiterakoan ondarea errespetatu beharko dugu" adierazi du Amaia Arrieta Jose Arana guneko arduradunak.

Obren nondik-norakoak

Alde batetik, espazioak zabalduko dituzte, adinen arteko interkomunikazioa bermatzeko, eta umeek libreki aukeratu dezaten, non eta norekin egon nahi duten. Bestalde, hiru dimentsioko estrukturak jarriko dituzte, adin horietan hain garrantzitsua den motor osasuntsua laguntzeko.

Deskantsu eta aktibitate momentuak errespetatzeko, imaginarium edo lasaitasunerako txokoak jarriko dituzte eta azkenik, guraso txokoa sortuko dute, sarrera irteerak modu egokiago baten egin ahal izateko.

Modulu aurrefabrikatuetara laster

Jose Arana ikastolako obrak uztailaren 4an hasiko dira, baina ekaina bukaeran modulu aurrefabrikatuetara joango dira. Aurreikuspenen arabera, Gabonetan bueltatuko dira Jose Arana egoitzara.

Guztira, 130 ume inguru eta irakasle lan-taldea joango da modulu aurrefabrikatuetara obrak iraun bitartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak