Motor hotsak Eskoriatzako lehenengo topaketan

Xabier Urtzelai 2016ko mai. 29a, 13:02

Eskoriatzako Kirol Elkartearen Egunean motor hotsak girotu zituen kaleak, aurten lehenengoz topaketa egin dutelako. Hala, bi gurpilen gaineko motorrekin batera zenbait auto klasiko ere batu ziren herrian.

Egitaraua, baina, zabala zen, eta herriko taldeek hainbat lagunarteko partiduak jokatzen zituzten bitartean motorzaleak buelta bat ematera joan ziren. Herri bazkarian, eguerdian, 275 lagun batu ziren. Eta arratsaldean jarraipena izan zuen jaiak.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak