Herri galdeketa

Hitzaldia eman dute Anjel Oiarbidek eta Xabier Ezeizabarrenak Eskoriatzan

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko mai. 19a, 15:06
Hitzaldia eman dute Anjel Oiarbidek eta Xabier Ezeizabarrenak Eskoriatzan

Erain Debagoienak antolatuta, Zaldibar aretoan bildu ziren 45 lagunek zalantzak argitzeko eta galderak egiteko aukera izan zuten.

Atzo, maiatzak 18 Anjel Oiarbidek eta Xabier Ezeizabarrenak Eskoriatzan egindako hitzaldiak eskoriatzar askoren "zalantzak argitu zituen, bai eta ilusioak piztu ere", Erain Debagoienatik azaldu dutenez.

Solasaldiak hiru atal izan zituen. Lehendabizi, Anjel Oiarbidek Gure Esku Dago dinamikaren, Goierrin abiatu, Eskoziara zabaldu eta Euskal Herriko hainbat txokotara zabaldu den erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarriaren nondik norakoak azaldu zituen.

Ondoren, Xabier Ezeizabarrenak, abokatu eta zuzenbide-irakasle den aldetik, ikuspuntu juridikoa eman zuen, eta historian zehar gertatu diren hainbat gako azaldu. Bukatzeko, Zaldibar aretoan bildu ziren 45 lagunen galderak eta zalantzak argitu zituzten bi hizlariek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak